Irastorzak eta Martinezek finala jokatuko dute esku pilotan

Esku pilotako Gipuzkoako Bigarren Mailako Finala da; trinketean emaitza onak lortu ditu Oiarpek

Datorren asteburuan, Oiarpeko Jon Irastorzak eta Mikel Martinezek Senior Mailako Gipuzkoako Txapelketako Bigarren Mailako finala jokatuko dute. Pilotalekua eta ordua ezartzeke daude.

Pasa diren bi asteburuetako emaitzei dagozkienez, trinketean emaitza onak lortu dituzte Oiarpeko kideek. Gipuzkoako txapelketan, helduetan, banaka, Oiarpeko Aingeru Loperenak 38-40 galdu zuen Alde Zaharraren kontra. Ioritz Manterolak (Oiarpe), berriz, 40-26 irabazi zion Alde Zaharrari. Oiarpeko Iñigo Ugaldek ere irabazi egin zuen, 40-19, Antiguaren kontra. Antton Aranburuk (Oiarpe), azkenik, 40-13 gailendu zitzaion Antiguari.

Gipuzkoako Txapelketan, alebinetan banaka, final-laurdenak jokatu dituzte. Oiarpeko Imanol Ugaldek 8-7/8-5 irabazi zion Alegiari. Ekain Etxeberriak ere irabazi egin zuen: 8-2/8-4 gailendu zitzaion Txapagaini.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.