Eskualdeko elkarteek emaitza onak eskuratu dituzte bateletan

Eskualdeko arraun elkarteek emaitza onak eskuratu zituzten joan den astebukaeran Tolosan egindako Batelen Federazioa Torneoan. Mutilen Kadeteen Mailan Sanpedrotarra nagusitu zen. Moreek 06:19 denbora egin zuten, bigarren sailkatuaren denbora hiru segun...

Eskualdeko arraun elkarteek emaitza onak eskuratu zituzten joan den astebukaeran Tolosan egindako Batelen Federazioa Torneoan.

Mutilen Kadeteen Mailan Sanpedrotarra nagusitu zen. Moreek 06:19 denbora egin zuten, bigarren sailkatuaren denbora hiru segundotan hobetuz. Guztira, hamabi elkartek parte hartu zuten maila horretan.

Mutilen Haurren Mailan ere emaitza onak eskuratu zituzten. Hibaika izan zen guztien artean onena. Errenteriarrek, 05:14 denborarekin lehenengo postua eskuratu zuten. Bigarren sailkatuaren denbora lau segundotan hobetu zuten. Illunbe hirugarren sailkatu zen, Sanpedrotarra laugarren eta San Juan, berriz, bosgarrena izan zen. Hamabost elkarte lehiatu ziren guztira.

Nesketan ere bikain
Nesken Haurren eta Kadeteen Mailan Sanpedrotarrak bigarren postua lortu zuen eta Hibaika, berriz, probako laugarren sailkatua izan zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.