Wooden Shjips taldeak joko du ostiralean Mogambon. Aurretik beste bi talde ariko dira oholtzan: Tides From Nebula eta Caballo Tripode. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du Mogambon bertan erosiz gero. Aurretik erosita, 8 euro bal...
Jaizkibel Mendizale Taldeak 2011ko Federatuen Txartela egiteko aukera jarri du. Horretarako, interesdunek elkarteko egoitzara joan behar dute (Oarso kaleko 4. zenbakia, Antxo). Egun batzuk daude txartela egiteko: hilaren 3a, 15a, 17a, 22a, 29a, urtarri...
Herriko erdigunean bizi diren bizilagunek bilera egingo dute etzi. 11:00etan izango da bilera eta Oiarso Elkarteak, Tomas Lopez kaleko 6. zenbakiko sotoan duen egoitzan egingo dute. Bileraren antolatzaileek jakinarazi dute bi gai jorratuko dituztela et...
Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako XIV. Ipuin Lehiaketa antolatu dute urtero legez. Herriko erretiratuen elkarteetako bazkide direnek har dezakete parte lehiaketan. Antolakuntzatik jakinarazi dute lehiaketara aurkezten dituzten ipui...
Euskararen Eguna dela eta herriko ikastetxeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta baita Orereta ikastolak ere. Egunotan Argitxoren etapa egiten ari dira:. Argitxoren bost ipuin aukeratu eta egunero bat ari dira kontatzen. Euskarazko filmak ere ikust...
Donostiako Auzitegiak behin-behinean eten du Hernani hiri hondakinak kudeatzeko zuen ahalmena. Pasa den maiatzaren 4an, hiri hondakinak kudeatzeko eta jasotzeko eskumena berreskuratzea onartu zuen Hernanik (lehen San Markoseko Mankomunitatearen esku ze...
«Fikziozkoak» eta «zehaztu gabekoak». Hala iruditzen zaizkio Ezker Batuari Miguel Buenek Jaizkibiaren eta kanpo kaiaren gainean emandako datuak. Pasaiako Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Foru Aldundiko batzarkideen aurrean agertu da gaur, zeh...
Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB) “premiazkoa” ikusten du Galtzarabordako topo geltokiko eskailerak konpontzea. Jose Manuel Ferradasek, Errenteriako Udaleko EBko zinegotziak eskailerak konpontzeko beharra nabarmendu zuen joan den urrian udalet...
Adecap Arrantzaleen eta Ehiztarien Defentsarako Elkarteak babesa eskaini die Antxoko Galepertarrak eta Donibaneko Usoa elkarteei. Babes hori joan den urriaren 11an Jaizkibelen gertatutako ekintzen haritik dator. Izan ere, egun horretan ezezagun batzuek...
Errenteria-Oreretako EAJk mahaia ingurua egingo du bihar Reina aretoan. 19:30etik aurrera izango da eta euskal kultura, euskara eta identitatea izango dituzte hizketagai bertaratzen direnek. Miren Azkaratek eta Ramon Zallok mahai inguruan parte hartuko...
Kode Etikoa jorratuko dute gaurko udalbatzarrean Oiartzungo zinegotziek, beste hainbat gairen artean (hogeitik gora puntu ditu gai zerrendak). OiartzunBaiko kideek udalbatzarrera ez joatea erabaki dute: “Ez hauteskundeetara aurkeztu inoren jomuga izateko, oiartzuarren eta Oiartzunen interesak defendatzeko baizik. Hori egiten ari gara, ahalik eta ondoen, jartzen dizkiguten oztopoak oztopo. Udal Gobernu Taldeak ezin du gauza bera esan”. Hona gaurko udalbatzarreko gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena Eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa Oiartzungo Udaleko Alkate eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartzeko proposamena Haurrak euskaraz inskribatzeko eskubidearen aldeko UEMAren mozioa Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Haurtzaro Ikastolaren alde egiteko proposamena Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren alde egiteko proposamena LIN-3A eremuaren arauen aldaketa. Behin-behineko onarpena UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako hasierako onarpena Elizalde Herri Eskolan frontoia eraikitzeko jarritako bermeak itzultzeko proposamena Fermiñene eraikinaren eraberritze lanen harrera egiteko proposamena Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadiko Kutxaren arteko hitzarmena Udala eta Recuperaciones Industriales Cadarsoren arteko hitzarmena Oiartzungo Udalaren zerbitzupeko enplegatuen lan-baldintzak arautzeko 2010. urterako akordioa Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua Lezoko Udalarekin batera emateko hitzarmena epe-luzatzea Hirigintza eta Ingurumen Sailetako jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza Kultur-etxeko jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza Kultur-etxeko lanpostuen Lan Arriskuen Ebaluazioaren lehenengo berrikusketa Margosoro margo akademia: 2010/2011 ikasturtean [...]
Gaur bukatu da Pasaiako Portuaren Plan Zuzentzailearen ingurune jasangarritasun txostenari alegazioak jartzeko epea. Eskualdeko hainbat erakundek eta eragilek bezala, Lezoko Udalak ere jarri dio alegazioa. Haritz Salaberria Lezoko alkateak adierazi du Lezoko Udalaren jarrerarekin bat datorrela alegazioak aurkeztea. “Udalak egin nahi duten kanpo kaiaren aurkako jarrera izan du”, gogorarazi du alkateak “eta horregatik aurkeztu dugu alegazioa. Gure ustez, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta, gainera, kalte handiak eragingo lituzke, eraikitzen badute”. “Gainera, kanpo kairik gabe badiaren biziberritzerik ez dagoela esaten digute eta hori xantaia da”, esan du Salaberriak. Dokumentuak eta azterketak egin ahala jarrera hori berretsi dutela gaineratu du alkateak. Ekarpenak alboratuta, alegazioak jarri dituzte Salaberriak gogorarazi duenez, Lezoko Udalak “egin daitezkeen ekarpen eta alegazio guztiak” egin ditu. “Txostenari ekarpenak egin genizkion, horiek egiteko garaian, huts egiteak adieraziz. Hala ere, ez dituzte kontuan hartu eta, ondorioz, alegazio moduan aurkeztuko dugu”, azaldu du. Alegazio bakarra baldin bada ere, mardula da txostena eta hainbat puntu ditu. Horrela, alternatibarik aztertu ez dutela salatu du Lezoko Udalak, “eta aztertzen badituzte, oso gainetik dira”. Horrez gain, tramite akatsa ere egiten dutela adierazi du, “ingurune jasanarritasun txostenean egin duten azken proposamena agertzen baita, hau da, azaleraren erdia. Plan Zuzentzailean, berriz, aurreko proposamenaren azalera agertzen da”. Beste [...]