Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren hitzaldia gaur Gaztedin
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa hitzaldi sortaren baitan hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30etik aurrera, Kaputxinoen elizako Gaztediren aretoan. Hitzaldi sortako bigarrena izango da e...
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa hitzaldi sortaren baitan hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30etik aurrera, Kaputxinoen elizako Gaztediren aretoan.
Hitzaldi sortako bigarrena izango da eta aurrekoa bezala, bi hizkuntzatan izango da hau ere, euskaraz eta gaztelaniaz alegia.
Sorta honen azken protagonista Eugenio Etxebeste izango da. ETAko buruzagi eta Algerren zein Santo Domingon erakunde horretako elebiduna izanaren akusaziopean zigortua eta kartzelatua izan zen Etxebeste. Hilaren 9an izango da hitzaldia.
Egibar lehenengo hitzaldian
Joan den ostegunean Joseba Egibarrek eskaini zuen lehenengo hitzaldia. Ordu erdiko azalpena eman zuen Egibarrek, eta ordu eta laurdenekoa izan zen galdera erantzunen tartea. 70 lagun inguru bildu ziren antolakuntzako kideek jakinarazi dutenez buruzagi jeltzalearen jarduna jarraitzera.
“Egoera berrian ezker abertzaleak eta EAJk aurkitu beharko dute elkarrekin zerbait egiteko modua”, esan zuen Egibarrek, besteak beste.
Lehen sorta honen ondoren, antolatzaileek bigarren bat egiteko asmoa aurreratu dute. Eguberriak igaro ondoren izango da.