Andoni Gaztelumendi sukaldariari ez zaio hori bakarrik ondo ematen. Txakurrarekin ehizan ere maila duela erakusten ari da azkeneko asteotan. Azaroaren 13an, Gipuzkoako Oilagor Ehiza Txapelketa irabazi zuen. Euskal Herrikorako sailkatu zen, baina ez zuten ehizarik egiteko aukerarik izan. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onenak sailkatu dira Espainiako Oilagor Ehiza Txapelketarako. Oraindik ez diote jakinarazi noiz lehiatuko den. Gaztelumendi pozik dago orain arte lortutakoarekin eta Espainian ere goiko posturen batean egotea gustatuko litzaioke. Zaila ez dela dio, Europako ehiza txakur onenetakoak Nafarroan eta Gipuzkoan baitaude. Berea izan liteke horietako bat.
Andoni Gaztelumendi sukaldariari ez zaio hori bakarrik ondo ematen. Txakurrarekin ehizan ere maila duela erakusten ari da azkeneko asteotan.
Azaroaren 13an, Gipuzkoako Oilagor Ehiza Txapelketa irabazi zuen. Euskal Herrikorako sailkatu zen, baina ez zuten ehizarik egiteko aukerarik izan. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onenak sailkatu dira Espainiako Oilagor Ehiza Txapelketarako. Oraindik ez diote jakinarazi noiz lehiatuko den.
Gaztelumendi pozik dago orain arte lortutakoarekin eta Espainian ere goiko posturen batean egotea gustatuko litzaioke. Zaila ez dela dio, Europako ehiza txakur onenetakoak Nafarroan eta Gipuzkoan baitaude. Berea izan liteke horietako bat.