Gabonetako ekitaldiak koordinatzeko bilera egingo dute bihar
Bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, bilera egingo dute Donibane kaleko Kultura Aretoan. Prestatutako ekitaldiak koordinatzea izango da bileraren helburua. Ekitaldi horiek elkarteen artean egiten dituztela gogorarazi dute, “baina koordinatu e...
Bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, bilera egingo dute Donibane kaleko Kultura Aretoan. Prestatutako ekitaldiak koordinatzea izango da bileraren helburua. Ekitaldi horiek elkarteen artean egiten dituztela gogorarazi dute, “baina koordinatu egin behar dira, gauzak lotzeko”.
Hiru ekitaldi koordinatuko dituzte. Batetik, San Tomas Eguna. Abenduaren 19an ospatuko dute, Saldise plazan.
Hator, hator kantatzera abenduaren 24an izango da, 12:00etan, plazan. Olentzero opari banaketa hilaren 25ean izango da.