Aitor Puertas omendu dute Lehen Erregionalean
Pasa den ostiralean istripua izan zuen Oiartzuna entrenatzera zihoala; laster osatzea espero dute kideek
Omenaldi txiki bat egin zioten pasa den asteburuan Aitor Puertas Marin Lehen Erregionaleko Oiartzungo jokalariari. Izan ere, asteburuko jardunaldian izan izan zuen jokatu, ostiralean istripu larria izan zuelako. Entrenatzera iristen ari zen, Oiartzuna, istripua izan zuenean.
Lehen Erregionaleko kideek laster osatzea espero dute eta horretarako egin zioten omenaldi txikia partidan.
Irabazi egin zuten
Taldea jota zegoen ostiraleko albisteagatik, baina dena eman zuen larunbateko partidan, etxean. Hala, Beti Gazteri 2-1 irabazi zioten Puertasen taldeko kideek. Garaipena ere jokalariari eskaini zioten.