Hilaren 20an (larunbata) Santa Zezilia kontzertua egingo dute Gezala Auditoriumean. 12:30ean hasiko da emanaldia eta musika eskolako musika banda eta txistulari banda ariko dira.
Ñaco Goñik eta Stevie Zeek kontzertua emango dute bihar, De Cyne Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. Eskarmentu handiko musikariak dira, eta hainbat taldetan ibilitakoak. Hala, gitarra jotzailea eta abeslaria batu egingo dira hainbat blues abesti berr...
Heldu den larunbatean, hilak 20, Oroipena zor: Fusilatu eta desagertuak Oiartzunen hitzaldia eskainiko du Andoni Lekuona soziologo oiartzuarrak. Hendaiako mediatekan izango da hitzaldia, 18:00etatik aurrera.
Independentistak herri mugimendua eskualdean aurkeztuko dute bihar arratsaldean, Reina aretoan; 19:00etan jarri dute hitzordua. Bilera irekia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Antolatzaileek jakinarazi dute pasa den azaroaren 6an e...
Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, Santa Zezilia XXVIII. Zikloa egingo dute etzidamu hasi eta hilaren 28a bitarte Errenteria-Oreretan. Hori azaldu dute Andra Mari Abesbatzaren egoitzan Santa Zezilia zikloaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan, Mari Carmen Garmendia, Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak, Jose Manuel Tife Iparragirre, Andra Mari Abesbatzaren zuzendariak eta Jose Angel Rodriguez, Errenteria Musikaleko presidenteak. XXVIII. aldira iritsi den abesbatza eta musikarien festa horretarako eskaintza ugaria eta zabala prestatu du Andra Marik musikaren zentzu eta baliabide guztietan. Aurtengo egitarauan, “leku berezia hartuko du organo musikak”, esan du Mari Carmen Garmendiak Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak. Hain zuzen ere, etzidamu, Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiko “organo zaharberrituaren inaugurazioa egingo da Asuncionen Oscar Candendo Zabala organistak eskainiko duen organo kontzertu batekin”, gaineratu du Garmendiak. Ildo beretik, hilaren 27an, Errenteriako eliza nagusiko Fernando Gonzalo organistak, organo musikaren historia segitzeko kontzertua eskainiko du. Hilaren 24an, berriz, Ramon Angel Ruiz zenaren omenez kontzertua egongo da eta astearen baitan, Andra Mari Abesbatzaren, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren eta beste hainbat egitasmoren sortzailea izan zen Jose Luis Ansorenari, “Wikipedia entziklopedia digitalean egin zaion atala aurkeztuko da”, azaldu du Garmendiak. Horrez gain, besteak beste, organo kontzertuak, bertsolariak, txistulariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzen kantaldiak, musika bandak, danborradak eta txarangak arituko [...]
Duela hilabete batzuk itxi zuten Simply supermerkatua (Sabecorena) Niessen merkataritza zentroan, baina oraindik bertako langileek borrokan jarraitzen dutela jakinarazi dute. Gipuzkoako Lan Ordezkaritzak eta Jaurlaritzako Lan Sailak enplegua eteteko espedientea onartu zien irailean, eta orain egoera horretan daude. Helburua, orain, beste enpresa batek Niessen merkataritza zentroan dagoen lokala kudeatzen hastea da. Gogorarazi dute, gainera, egungo lan taldeak “subrogazioa [lan taldea eta lortutako lan baldintzak mantentzea] eta enplegu egonkorra izateko eskubidea” duela. Hala, Errenteriako Udalarengana zuzendu dira, eta ohartarazi die “hitz politak” ez direla nahikoak, eta langileak hartuko dituen beste supermerkatu batekin harremanetan jartzeko eskatu die. Horrez gain, supermerkatua itxita egoteak merkataritza zentro osoa kaltetzen duela azaldu dute, eta horrenbestez, neurriak lehenbailehen hartzea beharrezkotzat jo dute, gainera kontuan hartut,a Murias Center 4ko partaide dela Udala. Epaia eta enplegua eteteko espedientea Hamasei hilabeteko grebaren ondoren berriro lanean hasi ziren Sabecoko langileak pasa den martxoan, baina uztailaren amaieran arazoak hasi ziren beste behin epai baten eraginez. Horrek Murias Center 4 (merkataritza gunea kudeatzeko ardura duen enpresa, Muriasek eta Errenteriako Udalak osatua) eta Sabecoren arteko errentamendu kontratua amaitutzat eman zuen. Sabecok epaia ez errekurritzea erabaki zuen, eta proposamen bakarra egin zuen: langileak, Bizkaia, Errioxa edota Kantabriako supermerkatuetara eramatea. Langileek ezezkoa bota zuten, lanaldi partzialeko [...]
Gaur bost film labur proiektatuko dituzte Ikuska Pasaiako Film Laburren Erakustaldiaren baitan. Bi Xabier Portugal Sarietarako El chef eta El nunca lo haría filmak lehiatuko dira gaur, eta sail ofizialerako El ambidiestro, 360º, La 5 muertes de Ibrah...
Hilaren 18ko iluntzean Musikalean ekitaldia egingo dute, 20:00etatik aurrera. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolaren egoitzatik aterako dira ordu horretan. Kalez kale joango dira. Gurutze Santuaren Plazaraino joango dira txistu eta akordeoi taldeetako k...
Datorren asteazkenean, hilaren 24ean, babespeko etxebizitzak inauguratzeko ekitaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta nahi duten herritarrek har dezakete parte bertan. Etxebizitza horiek bisitatuko dituzte lehendabizi eta ondoren askari txiki bat egingo dute bertan. Etxebizitzen obra osoa bukatuta baldin badago ere, oraindik ekipamenduko zati batzuk falta direla jakinarazi du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Horrez gain, oraindik inor bizi ez dela azaldu du. Salaberriak esan du babespeko etxebizitzetan onartua izateko baldintzak ez dira etxebizitza tasatuen antzekoak: «Prozedura ezberdinak dira. Babespeko etxebizitza bat eskuratzeko benetako beharra izan behar dute eta Ongizate Saileko bulegoan eman behar dute izena. Informazio gehiago ere bertan emango dute». Alkateak azaldu duenez, gizarte teknikari batek aztertuko du eskaera egiten duenaren egoera eta eskaera hori onartuko dute ala ez. Gero kontratua egingo lukete eta pixkanaka etxebizitzak betetzen joango dira beharra duten horiek. «Ez dira denak batera beteko, beharrarekin betetzen joango dira». Guztira zortzi dira babespeko etxebizitzak. Lau pertsona bakarrarentzako izango dira eta gainontzeko lauak bikoitzak izango dira. Hala ere, etxe guztiak ez dira berdinak: «Hiruk logela bakarra izango dute eta beste batek bi logela izango ditu. Azken kasu horretan, bikote ez diren lagunentzako izango da etxebizitza, neba-arrebak badira, adibidez», esan du Salaberriak. Eguneko zentroa Babespeko etxebizitzen inaugurazio ekitaldia [...]
Kutsadura elektromagnetikoari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek. Biak izango dira datozen astelehenetan, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan, eta Asier Arregiren eskutik. Datorren astelehenean, hilaren 22an, Zer...
Gazte Informazio Bulegoa zerbitzu berria eskaintzen hasi da: Gazte Buletin Elektronikoa. Astean behin, ostiralero, bidaliko dituzte posta elektronikoz Oiartzungo eta Gipuzkoako beste herrietan egon daitezkeen intereseko berriak harpidetzen diren gaztee...
Musikalean ekimenaren baitan Pasaia Musikal Musika Eskolako txistulariek kalejira eta kontzertua eskainiko dute bihar Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 18:15etik aurrera. EHME Euskal Herriko Musika eskolen Elkarteak ekimen hori antolatzen duen hirug...