Herri Eskalada Txapelketaren X. aldia, larunbatean Elorsoron
Dagoeneko hamargarren aldia du Giriziak antolatutako Oiartzungo Herri Eskalada Txapelketak. Larunbata goizean egingo dute Elorsoro kiroldegian. 09:00etan hasiko da lehia, eta egunean bertan izena eman ahal izango da. Hala ere, informazio gehiago nahi d...
Dagoeneko hamargarren aldia du Giriziak antolatutako Oiartzungo Herri Eskalada Txapelketak. Larunbata goizean egingo dute Elorsoro kiroldegian.
09:00etan hasiko da lehia, eta egunean bertan izena eman ahal izango da. Hala ere, informazio gehiago nahi duenak girizimendi@euskalerria.org helbide elektronikora idatz dezake.
Hamaika laguntzaile
Giriziak, aurten ere, hamaika laguntzaile izan ditu bai herrian eta baita herritik kanpo ere. Horien lana aitortzeaz gain, eskerrak eman dizkiete txapelketaren antolatzaileek.
Bereziki, Udalaren laguntza izan du Giriziak etziko lehia antolatzeko. Horrez gain, hona leguntzaileen zerrenda: Rural Kutxa; Federopticos; Belharra; Azkar; Baobab; Carrefour; Arritxulo; Insalus; Aralar Kirolak; Oarsoaldeko Hitza; Sherpa; Euskal Selekzioa Bai; Sendabide; Ternua; Lekuona eta Lizeaga.
Iazko irabazleak
Iaz, helduetan, Mikel Belasko eta Ane Mujika izan ziren irabazleak. Gazteetan, berriz, Lander Sarasola eta Miriam Mulas.
Iratz Inziartek, berriz, lehenen oiartzuarraren saria irabazi zuen txapelketaren iazko aldian. Horrez gain, hirugarren postua lortu zuen Helduen Mailan, nesken kategorian.