Emanaldi akustikoa eskainiko du Sorkun abeslariak heldu den igandean, hilaren 21ean, 20:00etan, Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Errenteriarrak Juanma Urriza baterian, Tanausu Santana baxuan eta Gorka Sesma gitarran izango ditu lagun. Bere diskografiaren errepasoa egingo du, Kasbad-etik hasi, Onna, Duna eta Sorkun&Vicepresidentes-raino. Guztia formatu akustikoan eta blues, Jazz eta Swing-sen moldaketak erantsiz.