Albaolak bere lana erakusteko aukera izan du Bartzelonan
Oarsoaldea Garapen Agentzia Bartzelonan izan ziren hilaren 6tik 14ra bitarte. Saló Nàutic erakusketan, elkarteak bere lana erakutsi ahal izan zuen Marina Tradicional izeneko gunean. Gune hori itsas ondarea babesten eta sustatzen lan egiten duten Euro...
Oarsoaldea Garapen Agentzia Bartzelonan izan ziren hilaren 6tik 14ra bitarte. Saló Nàutic erakusketan, elkarteak bere lana erakutsi ahal izan zuen Marina Tradicional izeneko gunean. Gune hori itsas ondarea babesten eta sustatzen lan egiten duten Europako profesionalei, erakundeei eta elkarteei zuzendua egon zen.
Bartzelonara egindako bidaia Dorna proiektuaren baitan egin dute. Proiektu horrek Europako Atlantikoko gunean itsas ondarea berreskuratzea eta balorean jartzea du helburu.
“Marko ezin hobea”
“Gune hau Dorna proiektua zabaltzeko marko ezin hobea da, proiektu honek itsas ondarea berreskuratzearen alde lan egiten baitu. Era berean, euskal itsas ondarearen sustapena egin da bertan, euskal kostaldearen garapen turistikoan ezinbestekoa deritzogun elementua”, adierazi dute Oarsoaldea Garapen Agentziatik.
Horrez gain, Pasaian, itsas ondarearekin lotuak dauden baliabide turistikoak daudela gogorarazi dute Oarsoaldeatik; Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa eta Mater ontzi museoa, esate baterako.