Garbitaniaren gardentasun eza salatu du OiartzunBaik
Garbitania Zero zabor enpresa (atez ateko zabor bilketa kudeatuko duen enpresa) kontratazioa egiten hasi da, eta OiartzunBaik (OB) salatu du ez dela kontratazio prozesu gardena. OBk jakinarazi duenez, kontratazioa egiteko oinarrietan diote, balorazioa ...
Garbitania Zero zabor enpresa (atez ateko zabor bilketa kudeatuko duen enpresa) kontratazioa egiten hasi da, eta OiartzunBaik (OB) salatu du ez dela kontratazio prozesu gardena.
OBk jakinarazi duenez, kontratazioa egiteko oinarrietan diote, balorazioa egiteko bi kontzeptu hartuko direla kontuan: «Curriculuma (%40) eta elkarrizketa pertsonala (%60)».
Oinarri horien laugarren atalean argitzen denaren arabera, gainera, «hedapen zabala duten bi egunkaritan argitaratzen denetik (Berria eta Gara) zazpi egunetara bukatuko da izena emateko epea».
OBk zehaztu duenez, lan eskaintza hori urriaren 5ean egin zuten, beraz, urrian 12an bukatu zen izena emateko epea. Eta hori salagarria da OBrentzat: «Jokabide horrek argi eta garbi uzten du Oiartzungo, Hernaniko eta Usurbilgo udal gobernuek parte-hartzea, gardentasuna, aukera berdintasuna eta abar luze bat ulertzeko duten era berezia».
Kontratazioa egiteko osatu duten epaimahaia ere kritikatu du OBk. Mahai hori Enrike Lekuonak (ezker abertzalea); Pavel Viñasek (ezker abertzalea); Izaskun Txintxurretak (ezker abertzalea); Imanol Azpirozek (ezker abertzalea); Jose Olaizolak (ezker abertzalea) eta Beatriz Fernandinok (Ezker Batua) osatzen dute.