Txistu doinuak Trintxerpen
Musikalean ekimenaren baitan Pasaia Musikal Musika Eskolako txistulariek kalejira eta kontzertua eskainiko dute bihar Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 18:15etik aurrera. EHME Euskal Herriko Musika eskolen Elkarteak ekimen hori antolatzen duen hirug...
Musikalean ekimenaren baitan Pasaia Musikal Musika Eskolako txistulariek kalejira eta kontzertua eskainiko dute bihar Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 18:15etik aurrera. EHME Euskal Herriko Musika eskolen Elkarteak ekimen hori antolatzen duen hirugarren urtea da. 1.600 ikaslek parte hartzen dute ekimenean, eta guztiek sol klabea marrazturik duen kamiseta jartzen dute.