Bihar jokatuko du Leka-Eneak, eta ez etzi
Bihar ostegunean jokatuko du Irungo Leka-Eneak Olesaren aurkako Superdibisioko zazpigarren jardunaldiko partida, eta ez etzi, aurreikusita zegoen bezala. 18:30ean hasiko da norgehiagoka, Hirubiden. Leka-Eneako jokalari ohi eta egun Olesako kide Dani Torres larunbatean ospatuko den Ciutat de Barcelona lehiaketarako deitua izan delako aldatu dute partidaren data.