Datorren asteazkenean, hilaren 24ean, babespeko etxebizitzak inauguratzeko ekitaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta nahi duten herritarrek har dezakete parte bertan. Etxebizitza horiek bisitatuko dituzte lehendabizi eta ondoren askari txiki bat egingo dute bertan. Etxebizitzen obra osoa bukatuta baldin badago ere, oraindik ekipamenduko zati batzuk falta direla jakinarazi du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Horrez gain, oraindik inor bizi ez dela azaldu du. Salaberriak esan du babespeko etxebizitzetan onartua izateko baldintzak ez dira etxebizitza tasatuen antzekoak: «Prozedura ezberdinak dira. Babespeko etxebizitza bat eskuratzeko benetako beharra izan behar dute eta Ongizate Saileko bulegoan eman behar dute izena. Informazio gehiago ere bertan emango dute». Alkateak azaldu duenez, gizarte teknikari batek aztertuko du eskaera egiten duenaren egoera eta eskaera hori onartuko dute ala ez. Gero kontratua egingo lukete eta pixkanaka etxebizitzak betetzen joango dira beharra duten horiek. «Ez dira denak batera beteko, beharrarekin betetzen joango dira». Guztira zortzi dira babespeko etxebizitzak. Lau pertsona bakarrarentzako izango dira eta gainontzeko lauak bikoitzak izango dira. Hala ere, etxe guztiak ez dira berdinak: «Hiruk logela bakarra izango dute eta beste batek bi logela izango ditu. Azken kasu horretan, bikote ez diren lagunentzako izango da etxebizitza, neba-arrebak badira, adibidez», esan du Salaberriak. Eguneko zentroa Babespeko etxebizitzen inaugurazio ekitaldia [...]
Datorren asteazkenean, hilaren 24ean, babespeko etxebizitzak inauguratzeko ekitaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta nahi duten herritarrek har dezakete parte bertan.
Etxebizitza horiek bisitatuko dituzte lehendabizi eta ondoren askari txiki bat egingo dute bertan.
Etxebizitzen obra osoa bukatuta baldin badago ere, oraindik ekipamenduko zati batzuk falta direla jakinarazi du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Horrez gain, oraindik inor bizi ez dela azaldu du.
Salaberriak esan du babespeko etxebizitzetan onartua izateko baldintzak ez dira etxebizitza tasatuen antzekoak: «Prozedura ezberdinak dira. Babespeko etxebizitza bat eskuratzeko benetako beharra izan behar dute eta Ongizate Saileko bulegoan eman behar dute izena. Informazio gehiago ere bertan emango dute». Alkateak azaldu duenez, gizarte teknikari batek aztertuko du eskaera egiten duenaren egoera eta eskaera hori onartuko dute ala ez. Gero kontratua egingo lukete eta pixkanaka etxebizitzak betetzen joango dira beharra duten horiek. «Ez dira denak batera beteko, beharrarekin betetzen joango dira».
Guztira zortzi dira babespeko etxebizitzak. Lau pertsona bakarrarentzako izango dira eta gainontzeko lauak bikoitzak izango dira. Hala ere, etxe guztiak ez dira berdinak: «Hiruk logela bakarra izango dute eta beste batek bi logela izango ditu. Azken kasu horretan, bikote ez diren lagunentzako izango da etxebizitza, neba-arrebak badira, adibidez», esan du Salaberriak.
Eguneko zentroa
Babespeko etxebizitzen inaugurazio ekitaldia baino ordubete lehenago, 18:00etan, Gizarte Zerbitzuen Batzordea egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Bilera horretan, besteak beste, eguneko zentroari zein izen jarriko dioten aztertuko dute. Horretarako herritarrek euren proposamenak utzi ahal izango dituzte. Bi postontzi dituzte: bat udaletxearen sarreran eta bestea Aiton Bordan. Bertan izango dituzte euren proposamena idazteko eskuorria.
Abenduaren 1ean ohiko udalbatzarra egingo du Lezoko Udalak. Bertan eguneko zentroaren gaia jorratuko dute. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiari lagapena ematea aztertuko dute zinegotziek.
Ildo horretan, Salaberriak esan du Udalak egin beharreko guztia egin duela. «Diru laguntzak jaso ditugu eta erabili ditugu», gaineratu du. Plazak eta ekipamendua esleitu behar dituzte datorren urtean.