
Irun eta Hondarribiaren arteko autobus zerbitzua 00:30ak arte luzatuko dute, orduerdiko maiztasunarekin; hilaren 17an martxan jarriko dute.

Bigarren Mundu Gerra bukatu zen egunaren harira, ekitaldi instituzionala antolatuko dute omenaldia eta aitortza egiteko, 11:30ean hasita.

OCR kirolak Irunen badu bere lekua. Hilaren 28tik 31ra, 2.500 atleta bilduko dira hirian Europako Txapelketan parte hartzeko, hainbat modalitatetan.

52. edizioa maiatzaren 8tik 10era bitarte egingo dute, antolatzeko zalantza ugari izan ondoren, ilusioz ekingo diote aurtengoari.

'Zubiak eraikiz: gizarte eragileen jardunaldiak' antolatu dituzte, eta besteen azalean jartzeko ariketa sakona egitea izan dute xede.

Txingudiko Zerbitzuak erakundeko zuzendaritzak bilera bat osatu zuen gatazkako bi aldeak elkartzeko xedearekin. Baina bertara ez zen zuzendaria, ez aholkulari juridikoa ezta kanpo teknikaria agertu.

Gaur aurkeztu dute 28. Irungo Sagardo Eguna. Hurrengo asteko larunbatean, maiatzaren 9an, sagardoa protagonista izango da jendez betetako Urdanibia plazan.

Hernaniko final-laurdenetan garaile izan ondoren, Zumarraga-Urretxurekin aurrez aurrekoa izango dute bidasoarrek maiatzaren 16ko finalerdian.

Ertzaintzak gertatutakoaren ikerketa abiarazi du, eta lehenengo ikerketen arabera suzko arma batekin egindako lesioen ondorioz izan da.

Jose Antonio Santanok, Espainiako Garraio arloko estatu idazkariak, jakinarazi du ekaina eta uztaila artean amaituko dituztela obrak.

Maiatzeko asteazkenetan eta ostiraletan, euskararen erabilera sustatzeko jolasak antolatuko dituzte hiriko hainbat parketan.

Udal egutegia sortzeko prozesu parte-hartzailea martxan jarri dute, eta dagoeneko herritarrek argazkiak bidal ditzakete urriaren 31era arte.

Mugaz gaindiko proiektuei zuzendutako deialdia abiaraziko dute lankidetza, trukea eta kohesioa sustatzen jarraitzeko.

OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak 1.000. zenbakira iritsiko da maiatzaren 15ean. Horren harira, mahai-ingurua antolatu du HITZAk Lezoko Gezalan (18:00).

Maiatzean, adinekoentzako zentroak dinamizatzeko eskaintza zabaleko hogeitaka jarduera antolatuko dituzte hainbat auzotan.

Asteburu honetan, senior taldeek lagunarteko lehiak izango dituzte; eta harrobiko taldeek, berriz, ligako azken norgehiagoka izango dute.

Herritarren artean kontsumo ohitura arduratsuak sustatzeko bigarren eskuko azoka egingo dute, 10:00etatik 14:00etara.

116 puntu lortuta, gizonezkoak bigarrenak izan dira; eta emakumezkoak, berriz, bosgarrenak izan dira, 96 punturekin.

Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Oiasso museorako sarrera doakoa izango da eta hainbat jarduera antolatuko dituzte.

29 proposamen jaso dituzte aurten, eta bost finalisten artean aukeratu beharko dute 2026ko sanmartzialetako kartela.