Astelehentik aurrera Musika eta Dantza Eskolan eta Kontserbatorioan sartzeko proban izena eman dezekete
Maiatzaren 15era bitarte, 2026-2027 ikasturtean Musika eta Dantza Eskolan eta Kontserbatorioan sartzeko proban matrikulatu daitezke.
2026-2027 ikasturtean, Irungo Musika eta Dantza Eskolan edota Kontserbatorioan sartzeko probak egiteko izen ematea datorren astelehenean, maiatzak 4, irekiko dute. 4 urtetik gorako haurrek maiatzaren 15a baino lehen egin beharko dute izen ematea udal webgunearen bitartez. “Musika eta dantza munduan hasi nahi duten irundarrek beren lekua aurkitzeko aukera paregabea da”, adierazi du Sandra Caballerok, Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak.
Musika eta Dantza Eskolak musika eskaintza zabala du, tresnen zein taldeen aldetik. 4 urtetik gorako haurrek euren mailara egokitutako klaseak eskaintzen dituzte, baita 6 urtetik gorakoentzat dantza klaseak ere.
Maiatzaren 15ean izen emateko epea itxiko dute, ekainaren 1ean, berriz, zerrendak eta ordutegiak argitarartuko dituzte, taldeak behin osatzen dituztenean. Uztailaren 2tik 15era bitarte, matrikula baieztatu beharko dute, baita ordaindu ere. Ikusturtea hasita, zenbateko osoa ordaintzeko betebeharra izango dute, baja hartzeko unea edozein dela ere.
Musika eta Dantza Eskolako eta Kontserbatorioko probetan izena emateko ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa-sistemaren baldintza berriak jasotzeko aukera izango dute, errenta-tarte zabalagoekin eta tarifa eskuragarriagoekin. Horrela, lehenengo tartea 19.417 eurora artekoa da; bigarrena 19.417,01 eta 29.911 euro artekoa; hirugarrena 29.911,01 eta 37.136 euro artekoa; eta hortik aurrera goiko tartea aplikatuko da.

