Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskadiko Klubeko Kopan maila altuan lehiatu dira Super Amara BATeko atletak

116 puntu lortuta, gizonezkoak bigarrenak izan dira; eta emakumezkoak, berriz, bosgarrenak izan dira, 96 punturekin.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/05/04

Asteburu honetan, atletismoko kluben arteko Euskadiko Txapelketa izan da Getxon, Fadurako pistan. Maila eta lehiakortasun handiko asteburua izan da, eta Super Amara BAT taldeak sasoi betean dagoela erakutsi du beste behin ere. Gizonezkoen taldeak bigarren postua lortu du, sailkapen orokorrean 116 puntu eskuratuta. Realarekin lehia estua izan dute, 12 puntura besterik ez baitute amaitu jarduna. Guztira, bost garaipen, lau bigarren postu eta bi hirugarren postu lortu dituzte. Emakumezkoak, berriz, bosgarrenak izan dira, 96 punturekin. Gizonezkoen antzera, emakumeek ere bost garaipen, bi bigarren postu eta hiru hirugarren postu eskuratu dituzte.

Gizonezkoen jardunean atleta azpimarragarrienak Aramendi anaiak, Urko Navarro, Asier Zarandona eta Eñaut Arburua izan dira. Ander Aramendi 1.500 metrotan, Mikel Aramendi 3.000 metrotan, Urko Navarro 400 metrotan, Asier Zarandona diskoan eta Eñaut Arburua 400 metro hesietan lehenengoak izan dira. Azken honek, gainera, marka pertsonala eskuratu zuen. 

Emakumezkoetan, berriz, 4×400 metroko erreleboan, Hai Duong Alzagak 200 metrotan, Zuriñe Celisek luzera jauzian, Irune Martinek 400 metro hesietan eta Noa Estebanek xabalinan garaipena eskuratu zuten. 4×100 erreleboetan ez zuten zorte handirik izan, lekukoa erori eta zortzigarrenak izan baitziren. Ezusteko hori azkar ahaztu, eta 4×400 metrokoan nagusitasunez irabaztea lortu zuten. 

Hilaren 16an, ligako hitzordu garrantzitsua izango dute Super Amara BATeko atletek. Emakumezkoak Leonen ariko dira Ohorezko Mailan lehiatzen; gizoenezkoek, berriz, Lehen Maila Nazionaleko beste jardunaldi bat izango dute, Madrilen. Bi txapelketak oso garrantzitsuak izango dira taldearen etorkizuna zein izango den bertan erabakiko baita. 

Bestalde, Iker Piñeirak Rietin (Italia) jokatuko den 18 urtez azpiko Europako Txapelketan lehiatzeko gutxieneko marka lortu du. Dohibane Lohizuneko mitinean izan da. Piñeirak 200 metrotan beste errekor bat ezarri du, 21.45 segundotan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.