
Obra hauen helburuak uholdeen babesa bermatzea, ingurumena hobetzea, paisaia integratzea eta oinezkoen pasealekua eta bidegorria luzatzea dira.

Urtarrilean Espainiako Diputatuen Kongresuan 2026rako pentsioen igoera indargabetzearen alde bozkatu zuten alderdi eskuindarrek, eta horren aurka mobilizatu da Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.

Irungo auzo patruilen harira Koldo Nausia eta Aimar Lopez kazetariek egindako ikerketa lanagatik irabazi du saria irratiak.

Bideragarritasun ekonomikoa ziurtatuta ez zela ikusita, antolatzaileek erabaki dute 2026an behintzat ez egitea proba.

Mozio bat aurkeztu du EAJk, kiroldegiko kuoten zati bat itzultzeko eskatzen. Abotsanitzek eta EH Bilduk ez zuten alde bozkatu.

Espainiako Gobernuak eta Irungo Udalak Etorbide zubia Memoria Demokratikoaren Gune ofizialki izendatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian.

EH Bilduko zinegotzia izandakoak bere kargua utzi du urtarrileko Osoko Bilkuran, eta Karlos Gebarak hartuko du koalizio abertzalean gelditutako hutsunea.

Hurrengo astean egingo dituzte Tempo jardunaldiak Musika eta Dantza eskolan. Hainbat jarduera ezberdin antolatu dituzte, hala nola tailerrak eta hitzaldiak.

Udalak eta aldundiak akordioa lortu dute Txenperenean eraikiko den azpiegitura berriak hartuko duen kirol programaren inguruan, instalazio horien erabiltzaile diren kluben beharretan eta eskaeretan oinarrituta.

Baserritar Bilguneko kideek santiago zubia moztu dute, "EB-Mercosur itunari ezezko irmo, kontziente eta beharrezkoa esateko"

Artiako ubidearen birnaturalizazioa eta Txenpereneako kirol-pistak berreskuratzea bi herriak lotzeko giltzarri direla iritzi dute jeltzaleek.

Gizonezkoen lehen taldea bigarrena izan zen Sestaon egindako erlojupekoan, eta bigarren taldea hamaseigarrena.

Inauterietako kartel lehiaketako irabazlea iragarri du udalak: Andrea Villamor.

Larunbat honetan, otsailaren 7an, martxoaren 8ko eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute Palmera Monteron, 12:00tan.

Parean eta Lumak Haize elkarteek antolatu dute hitzaldia, eta ostegun honetan, hilaren 5ean, izango da, 19:30ean.

Larunbat goizaldean polizia-etxearen aurkako erasoa izan zen, eta udalak erabat arbuiatzen ditu ekintza horiek.

Bizirun elkarteak informazio solasaldia antolatu du hilaren 12rako (osteguna) 18:30ean Palmera Montero gunean.

Hilabete horretan zehar Irungo bulegora jo beharko dute herritarrek zerbitzua izateko. Telefono zein posta bidez ere egongo da komunikatzeko aukerarik.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Instalazioak hamabost urte baino gehiago ditu, eta egungo zelaiaren kautxua oso higatuta dago.