'Ahotsak ikusgai: LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa' hitzaldia, Kabigorrin

Parean eta Lumak Haize elkarteek antolatu dute hitzaldia, eta ostegun honetan, hilaren 5ean, izango da, 19:30ean.

LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak ikustarazteko eta gizarte eraldaketarako gogoeta sustatzeko Parean eta Lumak Haize elkarteek Ahotsak ikusgai: LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa hitzaldia antolatu dute. Aniztasunaren inguruko ahotsak eta bizipenak plazaratuko ditu hitzaldi honek. Hitzordua ostegun honetan, hilaren 5ean, izango da Kabigorrin, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, eta jarduera hau publiko orokorrari zuzenduta dago.

Hitzaldi honekin, LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak ikuspegi kritiko batetik landuko dute Eiherak, Kattalin Minerrek eta Iñi Etxezarretak, horiek izango baitira hitzaldiaren gonbidatuak. Gonbidatuak elkarrizketa eta hausnarketa kolektiboa bultzatzen ahaleginduko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.