Irungo Udaltzaingoko komisaldegia harrikatu dute
Larunbat goizaldean polizia-etxearen aurkako erasoa izan zen, eta udalak erabat arbuiatzen ditu ekintza horiek.
Irungo udalak komisaldegiaren aurkako erasoa salatu du. Larunbat goizaldean izan zen erasoa, eta harriekin polizia-etxea erasotu zuten. Udalak erabat arbuiatzen ditu horiek, eta indarkeria ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean, eta hiri osoan bizikidetza eta jarrera zibikoa sustatzeko deia egiten du. Udaltzaingoari bere babes osoa adierazi nahi die Irungo Udalak.

