Txinzerrek ez du otsailean aurrez aurreko arretarik emango Hondarribian

Hilabete horretan zehar Irungo bulegora jo beharko dute herritarrek zerbitzua izateko. Telefono zein posta bidez ere egongo da komunikatzeko aukerarik.

Hondarribiako BAZaren barruan dago Txinzerren bulegoa.

Txinzerrek jakinarazi du Hondarribiko jendaurreko arreta zerbitzurik ez dutela emango otsailean. Alabaina, Irungo bulegoko zerbitzua martxan egongo da, eta hondarribiarrek hara jo beharko dute hilabete horretan zehar.

Era berean, azaldu dute ohiko komunikazio kanalen bidez kontsultak eta izapideak egiteko aukera ere egongo dela. Hortaz, 900 11 93 84 zenbakia, posta elektronikoa edota webgunea baliatu daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.