Garaipenarekin itzuli da emakumezkoen trainerua
Gizonezkoen lehen taldea bigarrena izan zen Sestaon egindako erlojupekoan, eta bigarren taldea hamaseigarrena.
Emakumezkoen taldea, Sestaon. KAIKU AKE Sestaon egin den Julian Enriqueren memorialean izan dira asteburuan Hondarribiko hiru traineruak. Emakumezkoek lehen postua lortu zuten erlojupekoan, Orioren eta Zarautzen aurretik, eta gizonezkoen lehen taldea bigarrena izan zen, Zierbenaren atzetik. Osertz Aldayk bideratutako taldeak hiru segundo atera zizkion bigarrenari, eta sentsazio politekin hartuko dute aurtengo ETE ligako lehia.
Mutiletan, Zierbenak irabazten duen bigarren lehia da asteburu hontakoa. Hondarribiko gizonezkoen lehen taldearen aldean, 16 segundoko abantailarekin irabazi zuen talde bizkaitarrak. Hondarribia B trainerua 16. postuarekin gelditu zen, irabazlea baino 01:55 minutu ondoren.

