Albisteak

‘Errautsak’ obrari eman diote Donostia Antzerki saria

Herriko antzerki talde batek parte hartzen du Errautsak ekimenean, eta gaur jakinarazi dutenez, Donosti Antzerki Saria eman diote antzezlan horri. Zehazki, Artedramak, Le Petit Theatre de Pain-k eta Dejabu panpin laborategiak (Errenteria-Orereta) elkar...

admin

Irlandako gatazkari buruzko zikloa antolatu du Basari Foroak

Irlandako preso errepublikanoek Long Kesh espetxean egindako gose grebaren 30. urtemuga betetzen da egunotan, eta urteurrena baliatuz Irlandako gatazka ardatz izango duten bi ekimen antolatu ditu Basari Foroak, beti bezala, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko helburuz. Lehenbiziko hitzordua astearterako (hilak 15) jarri dute. Irlandatik Euskal Herrira: gatazkak konpontzeko urratsak eta gakoak izenburupean, Txente Rekondok hitzaldia emango du asteartean Basari elkartean. Analista politikoa da Rekondo, GAINeko (Gabinete Vasco de Analisis Internacional) partaidea, eta Irlandako gatazkan aditua. Solasaldian, “Irlandako gatazka armatua gainditzeko egindako urratsak gogorarazi eta aztertuko ditu Rekondok, Euskal Herrian bizi dugun gatazkarekiko dauden antzekotasunak eta desberdintasunak nabarmenduz”. Bigarren ekimena ostegunean izango da (hilk 17). Hunger filma ikusi ahal izango da Basarin. Steve McQueenek 2008an zuzendutako filma da 1981eko gose greba kontatzen du. Bi ekimenak, 19:00etan dira eta biak, Basari elkartean.

admin

Berdintasun kontseiluaren festa egingo dute bihar

Errenteriako Berdintasun Kontseilua ofizialki aurkeztuko dute bihar, eta horretarako festa antolatu dute. Atzo eman zuen festan egingo dutenaren berri Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak. “Ekitaldi dibertigarri eta parte-hartzailea antolatu dugu herriko hainbat pertsonen eta talderen laguntzarekin”, iragarri zuen Peñak. Besteak beste, kontseiluaren logoa aurkeztuko dute, Mariasun Landa kazetaritza lanen lehen edizioko sariak banatuko dituzte eta horrekin batera, ikuskizuna ere izango da Itzatu elkartean gorputz adierazpena lantzen duten bost emakumerekin. Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatian kalera irtengo dira guztiak. 18:30ean Udaletxetik atera eta ibilbidea egingo dute Niessen kulturguneraino. Ibilbidea musikaz eta dantzaz girotuta egongo da Musika Eskolako trikitilariek, Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek, kantu jirako partaideek, herriko dantzariek eta Ausardi antzerki taldeko kideek parte hartuko dutelako. Bigarren zatia, berriz, barrualdean egingo dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute logoa eta banatuko dituzte Mariasun Landa sariak. Logoa Ainara Lasak egin du, eta berak emango ditu aurrerantzean kontseiluaren irudia izango den logoaren xehetasunak. Mariasun Landa sariari dagokionez, Iñigo Legorburu errenteriarra izan da lehenengo aldi honetako irabazlea. Joxepa Anttoni Aranberriren gaineko kontakizuna egin du Legorburuk kazetaritza sarietarako. Hain zuzen, Errenteria-Oreretari emakumeek egindako ekarpena zen sariaren helburua eta horri jarraitu dio egileak. “Gure herriko bertsogintzan erreferente beharko lukeen emakumea itzalean izan da orain [...]

admin

Mikel Odriozola ibilketaria, Espainiako txapeldun

Mikel Odriozola ibilketari errenteriarra seigarren aldiz Espainiako txapelduna da 50 kilometro ibilketan. Benicassimen (Herrialde Katalanak) jokatutako proban hiru helburu garrantzitsu zituen: seigarrenez txapela janztea, mundu mailan marka ona lortzea...

admin

Jaizkibel mendia ‘Zure abenturaren bila’ programako protagonista

Jaizkibel: Ese desconocido. Sinfonía en piedra Jesus Martinezen dokumentala eskainiko dute aste honetako Zure abenturaren bila ikus-entzunezkoen programan. Martinezen zintak gure etxe ondo-ondoan ditugun paisaia harrigarriak ezagutzera eman nahi ditu,...

admin

Hiru garaipen eskuratu ditu Hondarribia-Irunek jarraian

Denboraldi osoan, Hondarribia-Irunek ez ditu bi garaipen jarraian lortu eta orain iada, hiru dauzka. Bidasoatarrek Extrugasari 60-55 irabazi zieten, baita Vigon Zeltari ere 69-77 eta iragan asteburuan garaipen berria eskuratu zuten, Cajacanariasen aurk...

admin

Kantu jira, Udal Txistulari Taldearekin

Errenteria-Oreretako martxoko kantu jira etzi (larunbata) egingo dute. Lau Haizetara elkartearen ekimena laguntzeko Errenteriako Udal Txistulari Taldeak bat egingo du kantu zaleekin. Hala, 12:00etan aterako dira denak Herriko Enparantzatik. Araban, Bagare, Eperrak, Goizean argia hastean edo Xalbadorren heriotzean (bukatzeko) kantak abestuko dituzte, besteak beste. Kantu taldea erabat irekia da. Beraz, kantatzea gustuko duen edonork parte har dezake kantu jiran. Kanten letrak ematen dizkiete parte-hartzaileei.

admin

Igandean bukatuko dira Inauteriak Inude eta Artzainekin

Ezin dute hutsik egin Inude eta Artzainek. Urtero moduan, Inauteriak datorren urtera arte agurtzeko Inude eta Artzainak izango dira herrian barrena igandean. Orereta Ikastola ikasleek, gurasoek eta irakasleek parte hartuko dute emanaldian, hamahirugarr...

admin

Plan Orokorreko agiriaren aurrerapena Arma Plazan jarriko dute

Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko dokumentuaren aurrerapena Arma Plazako Interpretazio Zentruan jarriko dute ikusgai datorren astelehenetik aurrera.Hiritarrek plana ezagutzeko aukera izango dute, baita alegazioak aurkezteko aukera ere, bi...

admin

Anbulatorio berria eskatzeko elkarretaratzea deitu du herritar talde batek Antxon

Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du biharko (hilak 11) Antxorako anbulatorio berria egin dezaten eskatzeko. Elkarretaratzea 11.00etan izango da. Udalak Osakidetzako aurkeztutako proiektua zuzentzeko agindu eta atzera bota du, eta horrek anbulatorio berria Biterin behin behinean kokatzeko asmoa atzeratu egin du, herritarren zein bertan lan egiten duten profesionalen haserrea piztuz. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek, bihar Antxora etortzekoak dira, sarrera berria inauguratzera, eta aipatu ekitaldia baliatu nahi izan dute herritarrek protesta egiteko. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako Diputatu Iñaki Goia izango dira inaugurazioan. 10:00etan izango da inaugurazioa.

admin

Sarrerak salgai, Kukairen ‘Hnuy Ila’ ikusteko

Hilaren 29an Kukai dantza konpainiaren Hnuy Illa ikuskizuna emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan. Kulturgunean, Landare elkartean, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan eros daitezke.

admin

Juana Bengoetxea: “Krisi garaietan, erantzuten dakien buruzagitza behar da”

Juana Bengoetxea (Bilbo, 1954) lehen aldiz aurkeztu da Irungo alkategai, PP alderditik. Borja Senperren lekukoa hartu du. Baina  ez da hasiberria politikan. Irungo zinegotzia da 1999. urtetik. HITZA-ri emandako elkarrizketan, azken urteetako balorazioa egiteaz gain, alderdian pentsamendu aldaketa izan dutela azaldu du: proposamen buruzagitzatik, erantzuten dakien buruzagitzara. Zein balorazio egiten duzue azkeneko lau urteez? Azkeneko lau urteetan sozialistek (PSE-EEk) bakarrik gobernatu dute, gehiengorik gabe. Uko egin diote beste taldeekin itunak egiteari, eta ondorioz, gobernu ahula izan da. Beharrezkoa duen egonkortasunik gabe utzi du hiria jarrera horrek. Nagusiki, aurreko legegintzaldian martxan jarritako proiektuak bukatzera bideratutako lau urte izan dira. Eta aurreko proiektu horiek alderdi popularra (PP) gobernuan zegoenean jarri genituen martxan. Zein dira zuen lan ildoak datozen lau urteetarako? Hiritarrekin dugun lehenengo konpromisoa jarrera politiko berri bat izatea da. Alderdi popularrean ulertzen dugu badaudela momentuak, oparoaldi ekonomiko momentuak, beharrezkoa izaten dela proposamen buruzagitza bat izatea. Gu, egon gara gobernuan, eta proposamenak egiten eta proposamen horiek martxan jartzen liderrak izan gara. Baina, krisi garaietan, bestelako buruzagitza bat behar dela uste dugu: krisi garaietan erantzuten dakien buruzagitza behar da. Hots, uste dugu gai izan behar dugula hiritarren oinarrizko edota presazko beharrei ahal bezain azkar erantzuteko. Ezin dugu Errege Magoen antzekoak izan, eta haurrek [...]

admin

Legegintzaldiko azken udalbatzarra, gaur, Arizabalon

19:00etatik aurrera egingo da gaur, Donibanen, legegintzaldiko azken udalbatzarra. Mugen auziari tartea egingo diote, Udalak Foru Aldundiari Pasaiari bere sorreran ezarri zitzaizkion mugak gauzatu ditzan eskatu nahi baitio. Hirigintzaren atalean, etxeb...

admin

Lau taldek joko dute larunbatean Mogambon

Los  teleplasticos, Nebula Tango, Cordura eta Oreindek  taldeak joko dute etzi (hilak 21) Trintxerpeko Azkuene kaleko Mogambo aretoan. Kontzerturako sarrerak 5 euro balio du eta han bertan edota Internet bidez eros daiteke, www.redribbonmusic.com web...

admin

Naia Leonet, Gipuzkoako txapeldun Seguran

Naia Leonet Allerru taldeko txirrindulariak Haur Mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Seguran. Gainontzeko txirrindulariei alde handia atera zien Leonetek. Garaipen horrekin, taldeak seigarren aldiz jarraian irabazi du txapelk...

admin

Lasa eraisten ari dira

Udalbatzarrean kaiko Herreraren gainekoak erabaki bitartean, kanpoaldean hondeamakina Lasa ontziola eraisten ziharduten. Iragan industrial oparo baten lekuko isilak, aspalditik jarduerarik gabe ziren pabilioiak desagertzen doaz pixkanaka.

admin

Auto istripu baten ondorioz larri zauritu da errenteriar bat Zumarragan

Atzo, 18:00etan, GI-632 errepidean (Zumarragan) istripua izan zuten lau autok. Auto horietako batean Errenteria-Oreretako 42 urteko gizon bat zihoan, eta gertakariaren ondorioz zauri larriak izan zituen. Zumarragako Ospitalera eraman zuten errenteriarra.

admin

Santano, kirolarekin bat

Jose Antonio Santano PSE-EEko alkategaiak kirolaren aldeko apostua egin zuen atzo Larreaundiko San Jose Langilea futbol zelaian. Kirolak duen garrantzia nabarmendu zuen alkateak, “kohesiorako, berdintasunerako eta gizarteratzerako”.

admin

Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako neurriak aukeztu ditu Iridoyk

Xabier Iridoy Irungo EAJren alkategaiak agerraldia egin du goizean Katean. Bertan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako bitartekoak jarriko dituztela esan zuen alkategaiak, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ere.

admin
Gehiago