Naia Leonet, Gipuzkoako txapeldun Seguran

Naia Leonet Allerru taldeko txirrindulariak Haur Mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Seguran. Gainontzeko txirrindulariei alde handia atera zien Leonetek. Garaipen horrekin, taldeak seigarren aldiz jarraian irabazi du txapelk...

Naia Leonet Allerru taldeko txirrindulariak Haur Mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Seguran. Gainontzeko txirrindulariei alde handia atera zien Leonetek. Garaipen horrekin, taldeak seigarren aldiz jarraian irabazi du txapelketa hori (guztira zazpi aldiz irabazi dute).
Mutiletan, berriz, sailkapen lasterketa lehiatu zuten lehendabizi eta Allerruko bost txirrindulariek finalera iristea lortu zuten. Endika Mendizabal hamargarren izan zen eta bere atzetik sartu zen Ander Bello.
Segurako ibilbideak hiru kilometro zituen. Azkenekoa aldapa gora zen eta galtzadarri zatiak zituen.

Gipuzkoako Haur Mailako Nesken Txapelketako irabazle Naia Leonet

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.