Anbulatorio berria eskatzeko elkarretaratzea deitu du herritar talde batek Antxon
Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du biharko (hilak 11) Antxorako anbulatorio berria egin dezaten eskatzeko. Elkarretaratzea 11.00etan izango da. Udalak Osakidetzako aurkeztutako proiektua zuzentzeko agindu eta atzera bota du, eta horrek anbulatorio berria Biterin behin behinean kokatzeko asmoa atzeratu egin du, herritarren zein bertan lan egiten duten profesionalen haserrea piztuz. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek, bihar Antxora etortzekoak dira, sarrera berria inauguratzera, eta aipatu ekitaldia baliatu nahi izan dute herritarrek protesta egiteko. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako Diputatu Iñaki Goia izango dira inaugurazioan. 10:00etan izango da inaugurazioa.
Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du biharko (hilak 11) Antxorako anbulatorio berria egin dezaten eskatzeko. Elkarretaratzea 11.00etan izango da. Udalak Osakidetzako aurkeztutako proiektua zuzentzeko agindu eta atzera bota du, eta horrek anbulatorio berria Biterin behin behinean kokatzeko asmoa atzeratu egin du, herritarren zein bertan lan egiten duten profesionalen haserrea piztuz.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek, bihar Antxora etortzekoak dira, sarrera berria inauguratzera, eta aipatu ekitaldia baliatu nahi izan dute herritarrek protesta egiteko. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako Diputatu Iñaki Goia izango dira inaugurazioan. 10:00etan izango da inaugurazioa.


