Kantu jira, Udal Txistulari Taldearekin
Errenteria-Oreretako martxoko kantu jira etzi (larunbata) egingo dute. Lau Haizetara elkartearen ekimena laguntzeko Errenteriako Udal Txistulari Taldeak bat egingo du kantu zaleekin. Hala, 12:00etan aterako dira denak Herriko Enparantzatik. Araban, Bagare, Eperrak, Goizean argia hastean edo Xalbadorren heriotzean (bukatzeko) kantak abestuko dituzte, besteak beste. Kantu taldea erabat irekia da. Beraz, kantatzea gustuko duen edonork parte har dezake kantu jiran. Kanten letrak ematen dizkiete parte-hartzaileei.
Errenteria-Oreretako martxoko kantu jira etzi (larunbata) egingo dute. Lau Haizetara elkartearen ekimena laguntzeko Errenteriako Udal Txistulari Taldeak bat egingo du kantu
zaleekin. Hala, 12:00etan aterako dira denak Herriko Enparantzatik. Araban, Bagare, Eperrak, Goizean argia hastean edo Xalbadorren heriotzean (bukatzeko) kantak abestuko dituzte, besteak beste.
Kantu taldea erabat irekia da. Beraz, kantatzea gustuko duen edonork parte har dezake kantu jiran. Kanten letrak ematen dizkiete parte-hartzaileei.


