Albisteak

Datozen bi asteetan egingo dituzte Euskararen Plan Estrategikorako bilerak

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa lantzen ari da Udala, datozen 10 urtean lanerako erabiliko duten plana. Hori dela eta, hurrengo bi astetan bilerak egingo dituzte lau barrutietan, herritarren parte-hartzearekin eratu nahi dutelako plan...

admin

Udal Liburutegiak bloga martxan jarri du

Gaurtik aurrera, Udal Liburutegiak bere bloga martxan jarri du erabiltzaileei liburutegiaren inguruko informazio guztia hobeto helarazteko helburuarekin. Ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte: katalogoa, nobedadeak, animazio ekitaldiak, eskainitako z...

admin

Liduvina Alonsok 100 urte bete ditu gaur

San Pedroko Udal Zaharren Egoitzako Ludivina Alonsok 100 urte bete ditu gaur, eta halakoetan egin ohi duen bezala, Udalak zoriondu eta oroigarria eman dio.

admin

Kantu Jirako entsegua, asteartean

Antxoko Kantu Jiran irten ohi direnek, entsegua dute datorren asteartean, 19:30ean, Kultur Etxean. Antolatzaileek parte hartzera deitu dute.

admin

Galepertarrak-ek barrikotea antolatu du

Galepertarrak elkarteak bere urteroko barrikotea antolatu du hilaren 26rako. Izena emateko zerrendak elkartearen egoitzan daude. Bide batez, bazkideek txartelak jaso ditzaketela ohartarazi dute zuzendaritzako kideek.

admin

Konpartsek girotuko dituzte Inauteriak Trintxerpen

Etzi 21 konpartsek zeharkatuko dute Euskadi etorbidea; etzidamu bertako konpartsak irtengo dira. Bi ezaugarri nagusi dituzte Trintxerpeko Inauteriek; besteak baino astebete beranduago direla beti eta inguruko beste herrietan baino dezente konpartsa gehiago irteten direla dantzan. Aurten bi ezaugarri horiek errepikatuko dira. Bihar hasiko dira Inauteriak, betiko legez, Karmengo Ama ikastetxeko konpartsak girotuta. Baina konpartsei erreparatuta etzikoa da egun handia. 21 konpartsa bilduko dira desfilean. Etzidamu, azkenik, bertako konpartsek dantzatuko dute bigarrenez. Horiez gain, mozorro lehiaketak, afariak, dantzaldiak, eta nola ez, festa agurtzeko, bakailaoaren ehorzketa izango dira. trintxerpeko inauteriak

admin

Pagotxa ugari asteburuan, stock azokan

Seigarrenez, stock azoka egingo dute asteburu honetan, Pasaiako Laurak Bat eta Errenteria-Oreretako Errenkoalde merkatarien elkarteek antolatuta. Gaur goizean egin dute aurkezpena Mikel Duran Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Aurten Errenteria-Oreretako hamabi komertziok hartuko dute parte, eta Pasaiako hamarrek (lau Antxokoak eta sei Trintxerpekoak). Guztira, beraz, 22 partaide izango dira. Iparragirrek nabarmendu duenez, lehenengo aldiz, bizpahiru komertzio kanpoan utzi behar izan dituzte tokirik ez zegoelako. Hala ere, ez dute aurreikusten azoka tokiz aldatzea. Aurtengo beste berritasunetako bat kafearena izango da. Sarrerarengatik euro bat ordaindu beharko da, eta horrekin batera kafe bat (hutsa edo ebakia bakarrik izango dira) hartzeko aukera izango du sarrera ordaindu duenak. Horrekin, bisitariak erakarri nahi dituzte. Guztira, 6.000 lagunek espero dute azokan barrena ibiltzea. Barruan pagotxak aurkituko dituzte bisitariek. Izan ere, dendek parte-hartzeko baldintzetako bat da beherapenak %60tik gorakoak izatea. Horrenbestez, prezio merkean modu oneko produktuak erosteko aukera izango da: arropa, oinetakoak, osagarriak… Iparragirrek ohartarazi du dendaren batek %60tik gorako beherapena egiten ez badu zigorra ezarriko diotela. Beste baldintzetako bat da erakustazokako arropak dendako bera izan behar duela. Alegia, ez du balio beste denboralditako arropa saltzeak. Hainbat zerbitzu ere izango dira atea zeharkatzen dutenentzat: umeentzako haurtzaindegia (Txiki Txoko) eta taberna. Ordutegia Ostiraletik aurrera egongo [...]

admin

Osakidetzak eta Udalak Itsas Etxea eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Gaur sinatu dute Hondarribiko Udalak eta Osakidetzak, Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren kudeaketa aginduari buruzko hitzarmena. Osakidetzak, eragiletasun eta eraginkortasun arrazoiak direla medio, egoki deritzo Hondarribiko udalari uztea Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren exekuzioa. Era teknikoko arrazoiek aholkatzen dute proiektua eta eraikinaren zabaltzea exekuzio unitate bakar modura enpresa berari agintzea. Eraikin berria eraikiko duen esleipeduna Arkilan enpresa da. Orain, Osakidetzak osasun etxearen zerbitzua aurrefabrikatuetako eraikinetan eskaintzen du, behin-behineko moduan. Handitze lanak hasi aurretik, Hondarribiko osasun zentroa Itsas Etxeko lehen solairuan zegoen, auditorioa beheko solairuan, Itsasoko Gizarte Institutua bigarren solairuan eta arrantzalearen etxea hirugarren solairuan. Osasun etxea zaharkituta zegoen, handitzen ari den biztanleriaren beharrei erantzuteko. Bi alderdiek sinatutako akordioaren ondorioz, Itsas Etxea erabat birmoldatuko dute, eta osasun etxearen okupazioa zabalduko dute. Gainera, Osakidetzak ondoko eraikinaren zati bat hartuko du, eta gutxienez 75 metro karratuko gunea gorde beharko dute Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetarako. Zerbitzu berriak ondorengoak izango dira: beheko solairuan; bezeroaren arreta arloa, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoa, lehen solairuan; medikuntza orokorreko 7 kontsulta eta 7 erizaintza kontsulta, bigarren solairuan; 2 pediatria kontsulta, 2 erizaintza pediatrikoko kontsulta, emakumearen arreta arloa, ginekologia eta emagin kontsulta, medikuntza orokor eta erizaintzako kontsulta bat, 2 bulego, bilera aretoa, artxiboak eta IGIko bulegoak, eta [...]

admin

Pedagogia libertariei buruzko jardunaldiak, Xenpelar Etxean

Datozen egunetan Askatasuna eta elkartasuna, pedagogia libertarioak jardunaldiak antolatu ditu La ilusion elkarteak. Etzi Rafael Cid kazetariak Dinamita cerebral: cultura y emancipacion (Garun dinamita: kultura eta emantzipazioa) hitzaldia emango du. A...

admin

Musikaste azken egunetan sartu da

Musikaste euskal musikaren astea jadanik sartu da azken egunetan. Bihar antzinako musika landuko dute, eta bertan Jose de Vaquedanoren lanari egingo diote errepasoa Fatimako parrokian, 20:00etan.  Iruñeko kamara abesbatzak interpretatuko ditu Josep C...

admin

Markoren azken komikiaren irudi orijinalak

Komikia izango dute ardatz maiatzean zehar Hendaiako Mediatekan burutuko diren ekitaldiek. Hilaren 10ean aurkeztu zen erakusketa nagusia, Marko Armspach marrazkilari lapurtarraren azken obran oinarriturik. Le crochet a nuages du izena eta afrikako Dogo...

admin

Saharako haur batek ez du uda herrian pasatzeko familiarik

Aurten Saharako zortzi haur datoz Oiartzuna. Guztiek dute harrera familia bat, batek izan ezik. Familia baten beharrean dago, bestela errefuxiatu kanpamentuetan geldituko da. Errefuxiatu kanpamentuetan egoera gogorra da, udan batez ere, eta El Wataneti...

admin

Ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina hasi dute Errenterian

Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean kanpaina berri bat jarri dute martxan ostalaritzan euskara sustatzeko: Euskara Oarsoaldeko Komertzioa. Urte osora begira jarri dute martxan. Maite Peña Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, egitasmoak “eskualdeko merkataritza eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea” du helburu. Gogorarazi duenez, urtero egiten dute kanpaina berezi bat merkataritza eta ostalaritza arloko gremio batean. Aurtengo kanpaina ostalaritza arloan egingo dute, oro har, eta bi ekimen bultzatuko dituzte: “Bata, herriko establezimenduetako paisaia linguistikoan euskararen presentzia areagotzeko, eta bestea, bezero eta ostalarien artean euskararen erabilera bultzatzeko”. Lehenengo ekimena taberna eta jatetxeei zuzenduta dago. Leloak berak dioen bezala (Gurean menua, euskaraz) menua euskararatzea du helburu, eta hori egiten duten establezimenduei paperezko mahai gainekoak oparituko dizkiete. Menua izan daiteke bai eguneko menua, ogitarteko zerrenda, plater konbinatuak… Horiek euskararatzeko zerbitzua Errenteriako Euskara Departamentuak berak emango du erabili nahi dute ostalariei zuzenduta. Bigarren ekimena, berriz, taberna edo edariterei zuzenduta dago, baina udazkenera arte ez dago aurreikusita martxan jartzea. Ekimen horren helburua da bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza euskara izatea. Euskara Departamendutik jakinarazi dutenez, aurrerago emango dituzte bigarren ekimenaren gaineko xehetasunak. Gaineratu dute kanpaina horretan parte hartzen duten establezimendu guztien izenak agertuko direla komunikabideetan. Peña Euskara zinegotziak iritzi dio kanpaina horrek “herriko euskal [...]

admin

Gaueko autobus zerbitzua handituko dute

Hondarribitik Donostiara autobusa orduro izango da larunbat gauetan, eta urte osoan. Honela, udan larunbatetan bi orduro eskainiko zuten zerbitzua bikoiztu egingo dute, eta urte osora gainera. Honela larunbat gauetan Hondarribitik Donostiara joateko ze...

admin

Euskara normalizatzeko ahalegina merkataritzan

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, herriko zerbitzu eta establezimenduetan euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin berria egingo du Hondarribiko Euskara Zerbitzuak. Herritarren bizitzan eragina duten bertako denda, taberna, zerbitzu e...

admin

Udaleko langileen soldata eguneratzeko akordioa lortu dute

Lezoko Udalak eta Enpresa Batzordeak soldatak eguneratzeko akordioa itxi dutela jakinarazi du Haritz Salaberria alkateak. 2009tik izoztuta zituzten soldatak, egoera ekonomikoagatik zein Espainiako Gobernuaren erabakiengatik (funtzionarioen soldata %5 j...

admin

Arraguako jaiak, etzitik igandera

Hona egitaraua: Ostirala 14:00etan. Erretiratuentzako bazkaria, Aldegunan. 19:00etan. Txupinazoa. Agurra eta kalejira, txistulariekin eta buruhandiekin auzoan zehar. 19:30ean. Pottokak eta bigantxak. 20:30ean. Kartelada. 22:30ean. Truk txapelketa, Ald...

admin

Familian ospatzeko jarduerak antolatu ditu Ekaitza Gazte Taldeak

Haurrekin aritzen da normalean Trintxerpeko Ekaitza Aisialdi Taldea, baina oraingoan haurrak beren gurasoekin jolas dezaten antolatu du egitaraua. larunbaterako egin du deialdia eta hauxe da prestatu duten egitaraua: 19:00: herri kirolak (6-10 urte). 19:30ean: futbola(6-10 urte). 20:00: brile txapelketa (10-12 urte) 20:30: futbol (10-12). 21:00: futbola  (13-17 urte) Jarduera guztietan gurasoak eta haurrak ariko dira nor baino nor. 21:30: guztiok batera, afaria eta karaokea. Guztiak, Karmengo Ama ikastetxearen jolastokian.

admin

Elizalde Eguna ospatuz

Pasa den igandean Elizalde Herri Eskolaren Eguna ospatu zuten ikastetxean. Eguraldi ona izan zuten, eta aurreikusitako ekitaldiez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, gurasoek eta eskolako kideek. Jolasak, musika, erakusketa, bazkaria, dantzak… ...

admin
Gehiago