Errenteria-Oreretan eta Hondarribian borroka handia izango da

Igandeko udal hauteskundeetan zer gertatuko den ez dago batere argi. Hala ere, azken udal hauteskundeetako emaitzak ikusita, Errenteria-Oreretan eta Hondarribian daude zalantza gehien agintera nor iritsiko den. Errenteria-Oreretaren kasuan PSE-EE 1983tik dago Alkatetzan. 2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 6.412 boto lortu zituen, EAE-ANVk 4.296, eta EAk, 873. Berez, EAE-ANVren eta EAren botoak batuta ez dira iristen PSE-EEk 2007an lortu zituenetara, baina Bilduko ordezkariek jakinarazi dutenez, “aldaketa posible da”. Izan ere, PSOEk Espainiako Estatuan izan dezakeen gainbehera eta Bildu efektua jo dute horren erantzule. Hondarribian, bestalde, 2007an EAJk 2.388 boto lortu zituen, EAk 1.612 eta EAE-ANVk 1.310. Hau da, 2007an EAE-ANVk eta EAk lortu zituzten botoen batura eginez, EAJrenak gaindituko lituzkete. Hala ere, bai Errenteria-Oreretako kasuan zein Hondarribikoan, ikusi beharko da EAko zenbat boto doazen Hamaikabatera, Bildura, edo beste alderdietara. Beste herriak 2007ko hauteskundeetan Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo eta Irungo argazkia garbia izan zen. Lehen hiru herrietan Bilduk aukera handiak ditu irabazteko, eta Irunen, EAJk lan handia egin du PSE-EE Alkatetzatik kentzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.