Jaizkibel mendia ‘Zure abenturaren bila’ programako protagonista

Jaizkibel: Ese desconocido. Sinfonía en piedra Jesus Martinezen dokumentala eskainiko dute aste honetako Zure abenturaren bila ikus-entzunezkoen programan. Martinezen zintak gure etxe ondo-ondoan ditugun paisaia harrigarriak ezagutzera eman nahi ditu,...

Jaizkibel: Ese desconocido. Sinfonía en piedra Jesus Martinezen dokumentala eskainiko dute aste honetako Zure abenturaren bila ikus-entzunezkoen programan. Martinezen zintak gure etxe ondo-ondoan ditugun paisaia harrigarriak ezagutzera eman nahi ditu, eta era berean mendiaren itsaslabarrean egin nahi duten Kaiaren kontrako oihu bihurtzen da. Gaur izango da, 19:30ean Amaia Kultur Zentroan. Sarrera doan da.

Sinopsia: “Hondarribia eta Pasaiaren arteko kostaldeko ibilbidea tarteka itsas ertzetik, tarteka itsaslabarretatik igarotzen da; betiere olatuen soinua eta antxeten karrakak nahasita direla. Kala ezagunak (Manarranas, Errota…) eta belardiak (Justitz) dituen zati leun baten ondoren, haitzetara iristen gara, abereen itxura gogorarazten digutenak: filigrana sapaiak, inkrustazioak, mila koloretako hormak, itsasora begira dauden leihoak, irudika dezakegun paisairik harrigarrienetako bat sortuz…”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.