Igandean bukatuko dira Inauteriak Inude eta Artzainekin
Ezin dute hutsik egin Inude eta Artzainek. Urtero moduan, Inauteriak datorren urtera arte agurtzeko Inude eta Artzainak izango dira herrian barrena igandean. Orereta Ikastola ikasleek, gurasoek eta irakasleek parte hartuko dute emanaldian, hamahirugarr...
Ezin dute hutsik egin Inude eta Artzainek. Urtero moduan, Inauteriak datorren urtera arte agurtzeko Inude eta Artzainak izango dira herrian barrena igandean. Orereta Ikastola ikasleek, gurasoek eta irakasleek parte hartuko dute emanaldian, hamahirugarren urtez jarraian. Desfilean Orereta Ikastolako kideekin batera, Ereintza Elkarteko Txistulari Taldeak, Iraultza dantza taldeak, Errenteria Musikaleko musikariek, Amulleta elkarteko danbor kofradiak, Beti Prest dantza taldeak eta Nuvolari auto klasikoen elkarteak parte hartuko dute.
Igandean, beraz, herriko kaleetan barrena ibiliko dira 450 gaztek eta helduk osatutako konpartsa. Aurretik 75 danbor jotzaile izango dira. 12:00etan aterako dira Koldo Mitxelena plazatik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfontso Xi, Galizia biribilgunea zeharkatu ondoren, Nafarroa etorbidean zehar Gamon Zumardian egingo dute geldialdia. Han, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte. Handik Herriko Enparantza, Foru plaza, Xenpelar eta Morrongileta kaleetan gora Koldo Mitxelena plazan amaituko dute ibilbidea.

