'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Iazko abenduan hil zenetik, hainbat omenaldi egin dizkiote Xabier Leteri. Horietako bat pasa den ostiralean egin zioten herrian, udaletxeko areto nagusian: Helduen Tailerretako ikasleek, gitarra saioa eskaini zioten Leteri, eta baita herritarrei ere. U...

Euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bildu dituzte Bixi-Bixi Kultur Elkarteko kideek eta Euskal Jaia antolatu dute igande honetarako. Aurtengo gonbidatua Galizia izango da eta herrialde horretako kultura hobeto ezagutzeko aukera izango dute igandean Donibanera hurbiltzen direnek. Antolatzaileek aurreko urteetako arrakasta errepikatu nahi dute eta laugarren aldi honetarako ere egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguna txistulariek estreinatuko dute dianarekin, eta gero trikitilariek eta dultzaineroek hartuko dute lekukoa. Eguerdian, 200 haur inguru Meipin elkartuko dira eta Santiago plazaraino desfilean joango dira. Lapurdiko Akelarre, Irungo Ibarla-Meaka, Lezoko Murixka, Antxoko Alkartasuna eta San Pedroko Lamiak taldeek hartuko dute parte. Bertso bazkaria plazan Goizean goizetik txekorra erretzen arituko dira plazan ondoren bazkaltzeko. Aurreko urteetan bezala, bertsolariek girotutako bazkaria izango da. Aurten, Jon Maia, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta bertsolari gazteak arituko dira. Bazkarirako txartelak Pari Berrin eta Itziar tabernetan eros daitezke 20 euroren truke. Haurrentzeko menu berezia prestatuko dute 7 euroren truke. Egunean zehar, bestalde, Galiziako pintxoak dastatzeko aukera izango da, bazkalostean keimada eta zozketa izango dira besteak beste. Egitaraua 10:00etan. Diana txistulariekin. 11:30ean. Kalejira trikitilariekin. 11:30ean. Dantzari txikien desfilea. Akelarre, Alkartasuna, Murixka, Ibarla-Meaka eta Lamiak taldeek hartuko dute parte. 12:00etan. Joaldunak herritik zehar ibiliko dira eta beraiekin batera Galiziako gaiteroak izango dira. 13:00etan. Txalapartariak [...]

Iragan larunbatean Euskadiko Biologo Eskola Ofizialak bisita antolatu zuen Ulia-Jaizkibelgo etorkizuneko itsas erreserbara. Nazio Batuek ozeanoen eguna deklaratu zuten biharko eguna, ekainaren8a, eta ekintza egunaren arira antolatu zuten. Horrela, its...

Lokal berria eskuratu dute Arraztaloko kideek. Orain arte, lokala Arraguako eskolan zuten, Larrezabaletan kalean. Bertan, Arraztaloko langileek berdura kaxa prestatzen dituzte, eta baratzetako lanetan erabiltzen dituzten erremintak gordetzen dituzte. O...

Errenta aitorpena egiteko garaia da eta herritarrak hori euskaraz egitera animatu nahi dituzte. Garazi Portugal Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideak eta Anton Mendizabal herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiteko arrazoiak eta argibideak azaldu dituzte. Zenbat urte daramatzazu errenta aitorpena euskaraz egiten? Anton Mendizabal: Ez naiz ondo gogoratzen, baina uste dut aukera zabaldu zenean hasi nintzela. Zergatik egiten duzu euskaraz? Mendizabal: Logikaren barruan sartzen delako. Oztopo izugarriak izan ditugu euskararen naturaltasuna aurrera eraman ahal izateko, baina zorionez, gauzak pixkanaka normalizatzen doaz. Horregatik, naturaltasun osoz, aukera dagoen guztietan euskaraz egitea tokatzen zait eta gainera, hala egin nahi dut. Garazi Portugal: Euskararen erabilera normalizatzeko beharrezkoa da. Bizitza euskaraz egiteko arlo guztietan eman behar dira aurrerapausoak, diru-kontuetan eta antzerako tramiteetan ere bai. Zaila al da? Mendizabal: Niretzako ez, beti aholkulari bat izan dut. Honek terminologia menperatzen du eta inolako zailtasunik gabe egin izan dut. Badaude laguntzaileak eta zerbitzuak, non dauden jakin behar da eta laguntza eskatu. Portugal: Herritar gehienentzako finantza terminologia da arrotza eta ez euskarazkoa. Hala ere, aurten hiztegi bat atera dugu errenta aitorpeneko terminoekin eta finantza erakunde eta aholkularitzetan jarri ditugu herritarren eskura. Udaletxeko sarreran eta Fermiñenen, Ttur-Tturren bulegoan, ere eskura daiteke. Modu guztietan egin daiteke? Portugal: Bai. Zubillaga Aholkularitzak eta Lurgintzak errenta aitorpena [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albistea...

Pasa den asteburuan herriko zenbat ikastetxetan urte bukaerako ekitaldiak egin zituzten, Koldo Mitxelena ikastetxean bezalaxe. Ikastetxe horren kasuan “aparteko giroan” egin zituzten ekitaldi guztiak antolatzaileek zehaztu dutenez. Biteri...

Amaitu da futbol 7 txapelketa, eta Lehen Mailako garailea Amets Pub izan da. Hogei puntu lortu ditu Amets Pubek, eta bigarrenari (Volcan taberna) hiru puntu atera dizkio. Hiru talde jaitsi dira Bigarren Mailara: Pizza Sprint Altza, Autoservicio Beraun ...

Legegintzaldiko azkeneko bi udalbatzarrak biharko eta etzirako deitu ditu Udalak. Biak ezohikoak izango dira Bihar, 19:00etan, lau puntu landuko dituzte zinegotziek, udaletxeko areto nagusian. Lehenengoa, ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen urbaniz...

Larunbatean, Herriarteko Pilota Txapelketarako finalerdietarako sailkapena lortu zuten Oiarpeko pilotariek, Usurbili irabazita. Bi partida irabazi zituzten: 22-5 kadeteetan, eta 22-5 gazteetan. Helduetan galdu egin zuten oiartzuarrek, 14-22, baina joan...

Lezoko Udaleko zinegotziek ikasturte politikoko lehenengo udalbatzarra egingo dute etzi (osteguna, hilak 29), 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: 2011ko ekainaren 11ko, ekainaren 30eko eta uztailaren 28ko osoko bilkuretako akt...

Drogomenpekotasunaren eta aisiaren arteko lotura lantzeko Pirinioz gaindiko erakunde arteko kooperazioan murgilduta dago Oiartzungo Udala. 18 eta 30 urte arteko gazteen artean alkoholaren eta beste drogen kontsumoa prebenitzeko eta arriskuak murrizteko estrategia proposatzeko helburua du Oiartzungo, Bidasoaldeko eta Lapurdiko erakundeen arteko elkarlanak. Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait udaletako gizarte zerbitzuek parte hartzen dute elkarlan horretan, hain zuzen ere asteburutako aisialdian Lapurdiko gazte askok ohitura handia dutelako Irungo, Hondarribiako eta Oiartzungo aisialdi guneetara jotzeko. Irun, Hondarribia, Hendaia eta Oiartzungo Udaletako ordezkariek pasa den ostegunean bilera egin zuten Oiartzunen, ildo estrategikoak lantzeko. “Helburua alkoholaren eta drogen kontsumoaren bilakaera zaintzea da”, eragile guztien arteko elkarlanarekin. Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Saileko zuzendari Celina Pereda eta Pirinio Atlantikoen Prefekturako Maryse Puyo ere bileran izan ziren, baita prebentzioan eta drogomenpekotasunaren asistentzian lan egiten duten hainbat erakunde eta elkartetako teknikariak ere. Oiartzungo Udalarentzako, osasun hezkuntzaren ikuspegitik ez ezik, naziotasunaren ikuspegitik ere elkarlan hau oso garrantzitsua da, “Euskal Herriaren ikuspegi orokorra landu eta Iparraldearekin harremanak estutzeko eta naturalizatzeko baliagarria baitira gisa honetako lankidetzak”.

Urria kontzertuz beteta izango du Landarbaso abesbatzak. Asteburu honetatik aurrera, sei kontzertu emango ditu hil osoan zehar. Ostiralean, esaterako, Lasarte-Oriako Brigidatarren komentuan izango dira, 19:30etik aurrera, eta igandean, berriz, Aginagak...

Ondo ekin dio sasoiari Erregional Preferenteko Allerruk: asteburuan 0-3 irabazi zuten Martutene talde donostiarraren etxean. Hortaz, bi garaipenekin eta porrot bakarrarekin sailkapenaren goialdean jarri dira lezoarrak —laugarren postuan daude—, sei punturekin. Hasiera egoki horrekin iazko ibilbidea nabarmen hobetu dute zuri-berdeek. Izan ere, 2010/2011 sasoi hasiera kaskarra izan zuten Allerrukoek, eta hasiera eskas horrek guztiz baldintzatu zien aurreko denboraldia.

Hileko azken ostirala izanik, presoen aldeko Irungo taldeak elkarretaratze ibiltaria egingo du ostiralean 19:30ean, Urdanibia plazatik abiatuta. Larunbatean preso eta iheslarien aldeko bilkura Sargia parkean izango da, ohi bezala, 12:30ean.

Euskarazko Wikipedian idatzitako artikulurik onenak nabarmendu dituzte Iñaki Ugarteburu sariekin, tartean Jon del Olmo oiartzuarra. Euskarazko Wikipedia ekarpenak batuz doa egunetik egunera, eta gero eta hitz eta definizio gehiago ditu. Entziklopediaren atzean, jende askoren lana ezkutatzen da, eta lan hori saritu nahi du Azkue fundazioak, Iñaki Ugarteburu sarien bidez: euskarazko Wikipediari egindako ekarpenik onenak hautatzen dituzte sari horiekin. Artikulu horietako bat izan da Jon del Olmo gazte oiartzuarrarena: Kontrol lausoko sistema lana izan da teknika eta teknologia arloko artikulurik onena, Iñaki Ugarteburuko sarietako epaimahaiak erabaki duenez. Elektronikako 5. mailako ikaslea da Del Olmo, eta lehen aldiz idatzi du artikulu bat euskarazko Wikipedian. “Presaka eta korrika” aurkeztu zuen arren, ongi atera zaio: artikuluan bertan sari bat lortu duela agertzeaz gain, hamasei gigabyteko iPhone bat eraman du etxera. Mondragon Unibertsitatean ikasten du Del Olmok, eta han izan zuen sarien berri. Eskolan aurkeztutako lan baten ondorioz argitaratu du artikulua. Del Olmok ez zuen sariarengatik aurkeztu lana, ordea: “Arrazoi nagusia zen aldarrikatzea alde tekniko eta teknologikoan ere baduela toki bat euskarak”. Ikasle bizitzan, hizkuntz eskubideei dagokienez, oztopo ugari topatu du Del Olmok: “Beti ibili behar duzu tiraka: tiraka materiala euskaraz lortzeko, eskolak euskaraz lortzeko…”. Interneteko entziklopedian ere gauza bera gertatzen dela uste du: “Alde [...]

Aiton Bordak bidaia antolatu du urriaren 6rako. Errioxara joango dira Lezoko erretiratuak. Hala, elkartetik jakinarazi dute bihar eman behar dutela izena irteerara joan nahi dutenek: 10:30etik 12:30era egongo dira zuzendaritza batzordeko kideak izena e...

Asteburuan ospatu dituzte Ugaldetxoko jaiak, sanmigelak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta jendea ibili da auzoan. Ostiralean hasi, eta atzo arte, hainbat ekimen egin dituzte, eta horien artean arrakastatsuenetakoa atzoko goitibeherak izan ziren. Truk txapelketan ere ibili zen jendea, 54 bikotek parte hartu zuten. Txapela, Mari Karmen Etxebestek eta Enrike Artolak jantzi zuten (eta itsaski jana ere irabazi zuten). Tokan, Xabier Ruiz gailendu zen, eta Intxixu jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen. San Migel Eguna, berriz, ostegunean ospatuko dute, eta orduan bukatuko dituzte jaiak. Hona egitaraua: 10:30. Meza, Atamitxen. Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan. 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.

Ohorezko Erregional Mailako taldeak 1-0 irabazi dio Tolosari asteburuan. Partida polita eta emaitza garrantzitsua. Ioritz Azpirozek sartu zuen oiartzuarrei garaipena eman zien gola.