Koldo Mitxelena ikastetxearen eguna giro onean
Pasa den asteburuan herriko zenbat ikastetxetan urte bukaerako ekitaldiak egin zituzten, Koldo Mitxelena ikastetxean bezalaxe. Ikastetxe horren kasuan “aparteko giroan” egin zituzten ekitaldi guztiak antolatzaileek zehaztu dutenez. Biteri...
Pasa den asteburuan herriko zenbat ikastetxetan urte bukaerako ekitaldiak egin zituzten, Koldo Mitxelena ikastetxean bezalaxe. Ikastetxe horren kasuan “aparteko giroan” egin zituzten ekitaldi guztiak antolatzaileek zehaztu dutenez. Biteri eraikinean zeukaten dena prestatuta, eta ikasleek euren emanaldiak eta urtean zehar egindako lanen erakusketa ikusteko aukera izan zuten gurasoek eta senitartekoek. Tailerrak eta bazkaria egin zituzten ondoren, eta bukatzeko Begira Antzerki Taldearen emanaldia izan zuten.