Sanmigelak, bukatzear

Asteburuan ospatu dituzte Ugaldetxoko jaiak, sanmigelak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta jendea ibili da auzoan. Ostiralean hasi, eta atzo arte, hainbat ekimen egin dituzte, eta horien artean arrakastatsuenetakoa atzoko goitibeherak izan ziren. Truk txapelketan ere ibili zen jendea, 54 bikotek parte hartu zuten. Txapela, Mari Karmen Etxebestek eta Enrike Artolak jantzi zuten (eta itsaski jana ere irabazi zuten). Tokan, Xabier Ruiz gailendu zen, eta Intxixu jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen. San Migel Eguna, berriz, ostegunean ospatuko dute, eta orduan bukatuko dituzte jaiak. Hona egitaraua:  10:30. Meza, Atamitxen. Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan. 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.  

Asteburuan ospatu dituzte Ugaldetxoko jaiak, sanmigelak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta jendea ibili da auzoan. Ostiralean hasi, eta atzo arte, hainbat ekimen egin dituzte, eta horien artean arrakastatsuenetakoa atzoko goitibeherak izan ziren.

oierred

egilea: oierred

Truk txapelketan ere ibili zen jendea, 54 bikotek parte hartu zuten. Txapela, Mari Karmen Etxebestek eta Enrike Artolak jantzi zuten (eta itsaski jana ere irabazi zuten).

Ugaldetxo 2011

Tokan, Xabier Ruiz gailendu zen, eta Intxixu jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen.

San Migel Eguna, berriz, ostegunean ospatuko dute, eta orduan bukatuko dituzte jaiak. Hona egitaraua:

  •  10:30. Meza, Atamitxen.
  • Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan.
  • 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.