Lokal berria du Arraztalok Altzibarren, elkartearen ekintzak egiteko

Lokal berria eskuratu dute Arraztaloko kideek. Orain arte, lokala Arraguako eskolan zuten, Larrezabaletan kalean. Bertan, Arraztaloko langileek berdura kaxa prestatzen dituzte, eta baratzetako lanetan erabiltzen dituzten erremintak gordetzen dituzte. O...

Lokal berria eskuratu dute Arraztaloko kideek. Orain arte, lokala Arraguako eskolan zuten, Larrezabaletan kalean. Bertan, Arraztaloko langileek berdura kaxa prestatzen dituzte, eta baratzetako lanetan erabiltzen dituzten erremintak gordetzen dituzte. Orain, Altzibarren izango dute beste lokal bat.

Martintxo kalean dago, plazaren ondoan. Lokala, Oiartzungo parrokiarekin bost urterako sinatu duten akordioari esker lortu dute.

Orain, bertan konponketa-lanak egiten ari dira elkarteko kideak eurak: igeltseritza, elektrizitatea, pintura… Prest dutenean, bertan egingo dituzte Arraztalo Elkartearen ekintzak.

Ekintza horien artean daude elkartearen bilerak, gaixo psikikoen familientzat autolaguntza taldeak eta martxan jartzen joango diren beste jarduerak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.