Herriarteko finalerdietara sailkatu da Oiarpe
Larunbatean, Herriarteko Pilota Txapelketarako finalerdietarako sailkapena lortu zuten Oiarpeko pilotariek, Usurbili irabazita. Bi partida irabazi zituzten: 22-5 kadeteetan, eta 22-5 gazteetan. Helduetan galdu egin zuten oiartzuarrek, 14-22, baina joan...
Larunbatean, Herriarteko Pilota Txapelketarako finalerdietarako sailkapena lortu zuten Oiarpeko pilotariek, Usurbili irabazita. Bi partida irabazi zituzten: 22-5 kadeteetan, eta 22-5 gazteetan. Helduetan galdu egin zuten oiartzuarrek, 14-22, baina joanekoan ere bi partida irabazita zituzten, eta tantoak alde zituzten. Finalerdietan Hernani izango dute aurrean. Joanekoa Madalensoron jokatuko dute, ostiralean, 19:45etik aurrera. Iaz Hernanik kanporatu zituen oiartzuarrak lehiatik, finalerdietan orduan ere. Oiartzuarrak gogoz daude iazko kanporaketa itzultzeko.