Amets Pub futbol 7ko garaile

Amaitu da futbol 7 txapelketa, eta Lehen Mailako garailea Amets Pub izan da. Hogei puntu lortu ditu Amets Pubek, eta bigarrenari (Volcan taberna) hiru puntu atera dizkio. Hiru talde jaitsi dira Bigarren Mailara: Pizza Sprint Altza, Autoservicio Beraun ...

Amaitu da futbol 7 txapelketa, eta Lehen Mailako garailea Amets Pub izan da. Hogei puntu lortu ditu Amets Pubek, eta bigarrenari (Volcan taberna) hiru puntu atera dizkio. Hiru talde jaitsi dira Bigarren Mailara: Pizza Sprint Altza, Autoservicio Beraun eta Construcciones Larun.

Bigarren Mailari dagokionez, lehen multzoan bi talde igoko dira mailaz: Cafeteria Anaiak Berri eta PC Byte. Hirugarren mailara berriz, Iparra, Borussia Jolastokieta eta Txilintxa Pub jaitsiko dira. Bigarren multzoan, berriz, talde bakarra igoko da 1. mailara: Patxi Urtxipia Torpedo, eta hiru talde jaitsiko dira Hirugarren Mailara: Larraona, Nothingam eta Bar Lay.

Hirugarren Mailan, azkenik, sei talde igoko dira mailaz: lehen taldean Rodri, Jabatos eta Mikel Taberna eta bigarren taldea, Altzibar, Frikyteam eta Caravanas Oiartzun.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.