Albisteak

Auzolanean garbiago

60 lagun inguru bildu ziren igandean, Torrean hasi eta puntetarainoko bidea auzolanean garbitzeko. Festa giroan bukatu zuten eguna, Imanol Carballok  girotutako bazkal ostean. Baina aldarrikapenak ere hartu zuen tartea: «Urteak daramatzagu sanpedrotarrak bide honetan biltzen den zaborraren arazoa konpondu nahian. Inork irtenbiderik ematen ez duenez, herritarrok lan hau egiteko ardura hartu dugu», salatu dute.

admin

Herriarteko finalera pasatu da Txost

Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketako finalera sailkatu dira Txosteko pilotariak. Etxean 1-1 egin zuten kanporaketaren lehenengo fasean, 12 tantoko aldearekin. Itzulikoa ostiralean jokatu zuten, eta honela gelditu ziren partidak: paleta larruz, 25-3...

admin

Alardea prestatzeko lanetan

Ehunka pertsona hurbildu ziren igandean Alarde Tradizionalak prestatu zuen ibilbidera. Alardealdiaren XIII. edizioko ibilbidearen zinta Ama Xantalen konpainiako kapitainak, eta Iruneko bi emakumek moztu zuten, eta ibilbidean zehar lau gune prestatu z...

admin

Gaixo psikikoentzat Olaldeko lau etxe gordetzea txalotu du Arraztalok

Udalak maiatzaren 18an egin zuen udalbatzarrean, Arraztalo Elkarteak egindako eskaera bat aintzat hartu zuten Udalbatzako zinegotziek. Ondorioz, Altzibarren —Olaldeko eremuan— eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzetan, herriko gaixo psikikoentzat etxebizitzak gordetzea onartu zuten. Orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldaketa hori argitaratuko dute eta behin betikoa izango da. Laburbilduta, honakoa onartu zuten zinegotziek: lau etxebizitza gordetzea gaixo psikikoentzat eta horiekin bizi diren familientzat, “beti ere, egoera hori aitortuta badago”. 2009 urteko irabaziak 3.000 eurora jaistea —normalean, babes ofizialeko etxebizitzen zozketara aurkezteko, 9.000 eta 30.000 artean daude eskatzaileen irabaziak—. Eskaria lau etxebizitzetara iritsko ez balitz, soberan daudenak kupo orokorrera pasako lirateke. Eskariak lau baino gehiago baldin badira, lortzen ez duten gaixo psikikoak zozketa orokorrean sartuko dira. Zozketan parte hartu ahal izateko Etxebiden izena eman behar da ekainaren 25a baino lehen. Eta Oiartzunen erroldatuta egon behar da 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen. Zorionak herriari Arraztalon pozik daude Udalaren erabakiarekin: “Oiartzunek Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruz onartu duen arautegia, Euskal Herrian oso udalerri gutxik dute. Uste dugu, gaixotasun psikikoen onarpen sozialera isiteko urrats handia dela lorpen hori. Bide honetatik jarraitu behar dugu. Zorionak Oiartzun!”. Informazio gehiago Informazio gehiago nahi dutenek, Udal Etxebizitza Bulegora jo dezakete, Fermiñene etxera, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Edo telefonoz, 943 491 000 [...]

admin

Sagardo Jaian, giro ona eta festa

Larunbatean izan zen Antxoko Sagardo Jaia. Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Hamabostaldi Kulturalaren barruan egin zuten sagardozaleen topagunea, eta bertan izan zirenek, sagardoaz gain, musikaz eta jakiez gozatu zuten. Batzuentzako nahi baino goizago bukatu zen festa, sagardo guzti-guztia bukatu zelako. Bestalde, herri jaien aldeko toka txapelketan hamarnaka antxotarrek parte hartu zuten. Jaia bukatzeko, 3gabe2 taldearen kontzertua izan zen Azokan. Aste honetan jarraituko dute Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturalaren ekimenek.

admin

Oiartzun Irratia: ekainak 5

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan. Hiru kortxea.

admin

Talaiak urte bukaera festa ospatu du gaur

Hondarribiko Taiala Eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaia ospatu dute gaur goizean Bordari ikastetxean. Goizeko hamaiketatik aurrera Biteriko eta Bordariko haurrek ikasturtean zehar eskolaz kanpoko ikasgeletan ikasitakoa erakutsi dute: judoa, dantza, xakea… 13:00etan Kidam magoak amaiera eman dio ekitaldi sortari.

admin

Gaur, Musikaz Blain, kantu jira eta abesbatzen ikuskizuna

Pasaia Musikalen Musikaz Blai ekimena lehen asteburura iritsi da. Hala, gaur, abesteko zaletasuna dutenek egun aproposa dute Trintxerpera joateko, eguerdian kantu jira eta arratsaldean abesbatzen ikuskizuna egingo dutelako. Hala, 12:00etatik aurrea, eta lehen aldiz, Trintxerpeko kantu jira aterako da lehen aldiz Pasaiako barrutiko kaleak euskal kantuekin alaitzera. Gudarien Enparantzatik aterako da kantarien taldea. Arratsaldean, berriz, abesbatzen txanda izango da, 17:00etatik aurrera Serafin Esnaola plazan hainbat abesbatzak kontzertua emango dutelako. Honakoak dira: Karmengo Ama Ikastetxeko Abesbatza, Pasaitxo Abesbatza, San Luis Abesbatza, Ibaiertz Txiki Abesbatza, Pasai Txiki-Txikitxoak Abesbatza, Trintxerpeko zaharren egoitzako korua, KantArte Abesbatza, Ondartxo Abesbatza, Trintxerzahar Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza eta Illunbe Abesbatza. Atzo (ostirala) Boveda Gazte Elkartearen eskutik jokoak izan zituzten haurrek (irudian), eta Pasaiako, Errenteriako eta Donostiako musika eskoletako tronboi ikasleek emanaldia egin zutem. Azkenik, Zangotzako (Nafarroa) Juan Frances de Iribarren fanfareak ikuskizuna eman zuen.

admin

EAJk bakarrik aginduko du Hondarribian

Hondarribiko EAJk gainontzeko alderdiei jakinarazi die Udal Gobernua bakarrik eratzeko erabakia hartu duela. Hartara, ez dirudi gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariak ados jarriko direla Aitor Kerejetaren balizko ordezkoa hitzartzeko, beraz, Ker...

admin

Haurrak eta gurasoak, EATren pistan

Ekimen berezia egin zuten atzo Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Bertako kirolari gazteenek, euren gurasoekin neurtu zituzten indarrak. 60 pertsonak parte hartu zuten ekimenean. Atletismo taldetik jakinarazi dute atzoko jardunaldia elkartearen jardunean mugarri izango dela, lehen urtea izanik “oso ondo” atera zelako. Hala, datozen ikasturteen bukaeran errepikatzeko asmoa azaldu dute. Eguna beroketekin hasi zuten atleta gazteek eta horien gurasoek. Ondoren, lehiari ekin zioten: lasterketa motzak, luzera jauziak eta jabalina jaurtiketa egin zituzten. Bukatzeko, 50 metroko txandakako proba egin zuten. Hala, kirola eginda, askariaren garaia iritsi zen.

admin

Neskek garaipenarekin hasi dute denboraldia

Denboraldiko lehenengo partida eta lehenengo garaipena asteburuan Oiartzungo neskek lortutakoa. Añorgaren kontra jokatu zuten eta 1-3 irabazi zuten. Erika Garcia, Ione Briñas eta Maitane Toledok sartu zituzten oiartzuarren golak.

admin

Ostiral eta larunbatetan zabalik dira herriko bi gaztelekuak

Bere adin bereko lagunekin elkartzeko tokia eskaintzen diete nerabeei herriko Gaztelekuetan Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko bi udal Gaztelekuek ikasturteari ekin diote. Ostiraletan eta larunbatetan irekitzen dituzte gaztelekuak, 17:00etatik 21:00...

admin

Azkarrenak, Victor Madejon eta Lourdes Oiartzabal

Irundarrak izan dira aurten atletarik azkarrenak. Bertako Victor Morenok irabazi zuen larunbatean Platako Farolara XI. Igoera. 15 minutu eta 17 segundo behar izan zituen Morenok, San Pedroko pilotalekutik irten eta farolarainoko tartea korrika osatzeko. Bigarren postuan, 15 segundo beranduago, Irungo Javier Perez helmugaratu zen. 15 minutu eta 32 segundo egin zituen Perezek. Podiumera igotzen hurrena, etxeko kirolaria. Trintxerpeko Igor Fuentes izan zen hirugarrena, 15 minutu eta 36 segundorekin. Trintxerpeko Atletiko Klubeko atletarik azkarrena, berriz, Imanol Etxebeste izan zen. Seigarren postuan iritsi zen helmugara Etxebeste, 17’ 03’’ denborarekin. Pasaiako korrikalari azkarrenarentzat ere izan zen saria. Josetxo Maneirok egin zuen pasaitarren arteko markarik onena. Oiartzabalen errokorra Emakumeetan, Lourdes Oiartzabal lezoarrak irabazi zuen igoera, orain arteko marka guztiak hautsiz. 17 minutu eta 23 segundotan igo zen Lourdes Oiartzabal Farolaraino. Bigarren, hiru minututara, Nieves Civicos lasartearra izan zen, 20 minutu eta 39 segundoko denborarekin eta hirugarren Marta Garcia gasteiztarra. Garciak 22 minutu eta 49 segundu behar iza

admin

Euskararen erabilera eskoletan eta eskolatik kanpo sustatuko du udal euskaltegiak

Ikasturtea hasi du udal euskaltegiak ere. Pasa den astelehenean hasi ziren aurten atera diren hamalau taldeetako 11. Gaur hasiko dira, berriz, gainontzeko hiruak. Urtero bezala, euskararen erabilera sustatzea izango du xede udal euskaltegiak, baina ez bakarrik eskolen bidez, baita eskoletatik kanpo ere. Hala, hainbat ekintza antolatu dituzte hemendik abendura bitarte. Bien bitartean, eskolak izango dira ardatz. Aurten 191 ikasle dituzte matrikulatuta, pasa den urtean antzera. Talde gehienak handiak direla ere jakinarazi dute udal euskaltegitik, hamahiru edo hamalau ikaslekoak. Hain zuzen, gaur goizean eman dute 2011-2012 ikasturteko plangintzaren berri Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Ane Arretxe udal euskaltegiko zuzendariak. Aurreko ikasturtearen balorazioa ere egin dute, eta “ona” izan dela esan dute, “bai emaitzei dagokionez, baita ikasle zein irakasleek izandako inplikazioa ikusita eskola zein eskolaz kanpoko jardueretan”. Batez beste, 200 ikasle ibili dira, eta hamalau talde izan dira. Astean hamar ordu jaso dituzte (egunero bi astelehenetik ostiralera), guztira, 340 eskola ordu. Horrez gain, “euskaltegia herriko bizitzan gehiago txertatzen” ere egingo dute ahalegina, eta horri begira prestatu dituzte ekitaldiak: antzerkiak, musika emanaldiak, bertsolariak, Mintzalaguna egitasmoa… Honakoak dira abendura arteko ekitaldiak: Urriak 26, asteazkena: Landakh, Tibet txikia diapositiba emanaldia, Felipe Uriarterekin, udal euskaltegian, 16:00etan. Urriak 27, osteguna: Etzi antzezlana, Dar-dar taldearekin eskutik. 18:00etan, Niessenen. [...]

admin

‘Izan eta ukan’ komikiaren aukezpena asteazkenean Kabigorrin

Izan eta ukan komikiaren aurkezpena egingo dute etzi, asteazkenarekin, Kabigorri Ateneoan, 20:00etatik aurrera. Peña kaleko aretoak Josevinskyren erakusketa ikusi daiteke iraila osoan, Umore zintak marazten saiatu zen komikilaria goiburua, eta asteazk...

admin

Hiri debekatuaren mapa ekimenaren lehenengo tailerra Anakan

Gaur egingo dute Anakako Auzo Elkartean Hiri debekatuaren mapa ekimenaren barruan antolatutako ikastaro sortatik lehena, 18:00etan. Udalak antolatu ditu bilerak, azken urteotan Irungo Bilgune Feministak egindako lanean oinarritzat hartuz, eta Emakunder...

admin

Bidasoa Bizirikek bi ikastaro antolatu ditu aste honetarako

Prestakuntza eta enplegua bilatzeko bi ikastaro antolatu ditu Bidasoa Bizirikek aste honetarako Etorkizuna duten lanbideei buruzko El Espazio bulegoan. Interesdunek El Espazion eman dezakete izena, bertan agertuz edo 943 63 31 60 telefonora deituz. Au...

admin

De l’autre côté antzerki musikala asteazkenean Mendi Zolanen

Abbeberry taldeak De l’autre côté antzerki musikala taularatuko du asteazkenean Mendi Zolanen.

admin

Antxetaren eskutik dator Uhinbak, euskal irratien sakelako aplikazioa

Ostiral goizean aurkeztu zuten, Iruñean, Uhinbak proiektua, euskal irratien sakelako aplikazioa. Antxeta irratiak garatu du, Berria Bekan jasotako diru laguntzarekin. Antxetaz gain, Berria Fundaziotik diru laguntza jaso duten Irati eta Txindurri irrat...

admin
Gehiago