Legegintzaldiko azkeneko bi udalbatzarrak egingo dituzte bihar eta etzi
Legegintzaldiko azkeneko bi udalbatzarrak biharko eta etzirako deitu ditu Udalak. Biak ezohikoak izango dira Bihar, 19:00etan, lau puntu landuko dituzte zinegotziek, udaletxeko areto nagusian. Lehenengoa, ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen urbaniz...
Legegintzaldiko azkeneko bi udalbatzarrak biharko eta etzirako deitu ditu Udalak. Biak ezohikoak izango dira
Bihar, 19:00etan, lau puntu landuko dituzte zinegotziek, udaletxeko areto nagusian.
Lehenengoa, ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen urbanizazio proiektuan, ARR-1A eremuko lur-azpiko aparkaleku publikoa egikaritzeko proiektuan eta Ganboxa bidea 1 zenbakian kokaturik dagoen Zubiondo etxean igogailu bat egikaritzeko proiektuan sartutako obren kontratazio espedienteari uko egitea.
Bigarrena, Altzibar auzoko ALT-3 eremuan kokaturiko bi lur zatien arteko trukaketarako proposamena.
Hirugarrena, Oiartzungo hiri-garbiketa eta hiri-hondakinen eta asimilagarrien bilketa eta garraioaren zerbitzu publikoaren kudeaketa kontratuaren bigarren aldaketa.
Laugarrena, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa Oiartzungo Udalak karrerako funtzionario diren etxez-etxeko laguntzaileentzat.
Azkeneko aktak
Bigarren ezohiko plenoan, etzi, azken aktak onartuko dituzte zinegotziek. 14:00etan izango da udalbatzarra, udaletxean.