Albisteak

Le Mans-en irabazita bukatu du Ander Vilariñok denboraldia

Ander Vilariño hondarribiarrak FIA Racecar Euroseries denboraldia ezin hobe bukatu du, Le mans-en lasterketa irabazita. Pole position-a eskuratzea lortu zuen lasterketaren aurreko egunean, eta lehen postuan atera zen igandean. Postuari etekina atera z...

admin

Beti Ona mailaz igotzeko borrokan

Denboraldian zehar gauzak asko alda daitezkeen arren, Beti Ona mailaz igotzeko borrokan sartu da. Asteburuan lehia zaila zeukan etxetik kanpo Ostadar liderraren kontra, eta azkenean, 1-3 gailentzea lortu zuen. Hiru puntuei esker, sailkapenean postu bat...

admin

‘Unamuno Hendaian’ hitzaldia ostegunean Ikust Alaian

Felix Maraña historialariak Unamuno Hendaian goiburuko hitzaldia emango du ostegunean Ikust Alaia udal liburutegian, idazlearen heriotzaren 75. urteurrenaren harira antolatutako jardunaldien barruan. 19:30ean hasiko da eta sarrera libre izango da.

admin

Dena prest, gaurko Bertso Festa handirako

Dena prest dago Landare elkarteak antolatuta 19:30etik aurrera hasiko den bertso festarako. Goi mailako bertsolariak igoko dira oholtza gainera, Errenteria Hiria Kulturgunean egingo duten Bertso Festaren barruan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets ...

admin

Gurpil poteoa eta kontzertua Gaztetxearen 11. urteurrena ospatzeko

Gaztetxearen 11. urteurrena ospatuko dute gaur hasita

admin

24 orduko festarekin ospatuko du Pagoak 10. urteurrena

Pagoa dantzalekuak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurren borobil hori ospatzeko 24 orduko festa antolatu du gaurko eta biharko. Hainbat disko jartzaile pasatuko dira bertatik, 23:30etik aurrera: Danny Serrano, Soulrack + Mikel.e, Anaratz, Richi, Risco, Fe, Wei, Titof, Usty, Apa, Nonda, Alain Fanegas, Mikeloop, Aitor Tech, Olivier Dmx, Tom Karobi, Manuel Rivas, Varzim, Dac Keince, Furonia & Paolo.

admin

Mikel Markezek disko berria aurkeztu du, bederatzigarrena

40 urte betetzearekin batera esku artean lan berri bat duela dator Mikel Markez errenteriarra. Gaur aurkeztu du azken lana, bederatzigarrena, Donostian: Hiri hartan izan zen. 11 abestiz osatutako diskoa da, eta hainbat kolaboratzaile izan ditu zenbait ...

admin

Gamon KE izango du aurrean Power Rangersek

Gipuzkoako Bigarren Mailan ari den Power Rangers herriko taldea Gamon Kirol Elkartea taldearen kontra ariko da bihar, 19:00etan, Beraungo pilotalekuan.

admin

Azaroko eskaintzaren berri eman du KZguneak

Urrian sartu berritan KZguneak azaroko ikastaro eskaintzaren berri eman du. Doakoak dira ikastaro horiek, eta Interneten nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dagoen KZgune zentroan egingo dira. Internet eta E-administrazio ikastaroak dauka eskaintza zabalena: azaroaren 2tik 15era 11:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara egin ahal izango da, eta azaroaren 16tik 29ra 09:00etatik 11.00etara, 11:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroa 20 ordukoa da. Horrez gain, planifikatutako ikastaroak ere baditu. Zortzi dira guztira, eta horietako bost euskaraz egiteko aukera dago: Metaposta I eta II Azaroaren 7an (astelehena) 09:00tatik 11:00etara. Azaroaren 8an (asteartea) 09:00etatik 11:00etara. Google maps (Euskaraz) Azaroaren 9an (asteazkena) 09:0e0tatik 11:00etara. Open office. Writer oinarrizkoa (euskaraz) Azaroaren 14an (astelehena) 09:00etatik 11:00etara. Open office. Writer aurreratua (euskaraz) Azaroaren 15ean (asteartea) 09:0e0tatik 11:00etara. Mugipuzkoa Azaroaren 14an (astelehena) 18:00etatik 20:00etara. Gmail (euskaraz) Azaroaren 24ean (osteguna) 18:00etatik 20:00etara. Sare sozialak (euskaraz) Azaroaren 30ean (asteazkena) 11:0e0tatik 13:00etara. Youtube Azaroaren 30ean (astezkena) 16:00etatik 18:00etara. Zentroa astelehenetik ostiralera dago irekita 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. KZgunea Olibet 6 kalean dago eta harremanetan jartzeko 943 53 85 16 telefono zenbakira dei daiteke edo tutor.errenteria[abildua]kzgunea.net helbide elektronikora idatzi.    

admin

Hitz gezidunak egiten iaioena dela erakutsi du Ainhoa Arregi bilbotarrak

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen Luma denborapasa aldizkariak antolatutako Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Hogeita zazpi lagun lehiatu ziren Irungo Ola sagardotegian, orain arteko ekitaldi jendetsuenean. Txapeldunak ezustekoa hartu zuela esan zuen. Hitz gurutzatuak eta, oro har, hizkuntzarekin loturiko jokoak “biziki gustukoak” dituela onartu zuen. Bere atzetik Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasatearra sailkatu ziren. Beraiek jokatu zuten finala, Arregirekin. Antolatzaileen esanetan giro ederra bizi izan zuten Olan. Lehiaketaren ostean antolatzaileek eta parte hartzaileek bapo bazkaldu zuten Olaberria auzoko jatetxean.

admin

Abenduan ere, Rudyren lanak Petra Lekuonan

Rudy margolari nafarrak olio erara egindako koadroak jarri zituzten Petra Lekuona zaharren egoitzan azaroaren hasieran. Abenduan ere erakusketa bera egongo da jarrita, hilaren 31ra arte, zaharren egoitzako erakusketa aretoan. 09:30etik 13:00etara eta 1...

admin

Gabonetan kirola egiteko aukera izango dute haurrek, udalekuetan

Gabonetako oporretan kirola egiteko aukera izango dute Lezoko haur eta gaztetxoek. Gabonak kirol udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute 8 eta 13 urte bitartean dituzten haurrek.   Bi txanda egingo dituzte. Lehena hilaren 26an hasiko da, eta 31ra arte izango da. Bestea, urtarrilaren 2an hasiko da eta 5era arte iraungo du. Lehenengo astearen prezioa 40 eurokoa da, eta bigarrena, berriz, 32koa, Lezon erroldatua egonez gero. Kanpokoa izanez gero, 60 edo 48 euro ordaindu beharko dira.   Goizetan egingo dituzte ekintzak, 09:00etatik 13:30era. Bekoerrota kiroldegian edota bertako pilotalekuan izango dira ekintzak. Hainbat kirol ezagutzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.   Horrela, eskubaloian, futbolean, hockeyan, ostiko beisbolean, saskibaloian, herri kiroletan, pilotan eta beste hainbat kiroletan aritu daitezke. Kirolaren ikasketei lotuta dauden ariketak eta jolasak ere egingo dituzte. Horrez gain, kirol jarduerekin lotutako heziketa ere landuko dute hainbat tailerretan: kirol etika, baloreak, zelaian edo kantxan izan beharreko jarrera, elikadura…   Izena emateko Kutxaren 2101 0052 27 0012918959 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Ordain agiri hori aurkeztu behar izena emateko orriarekin. Kultura Sailean eman daiteke izena (goizez) edo Bekoerrota kiroldegian (goizez eta arratsaldez). Abenduaren 15era arte eman daiteke izena.

admin

Eskaintza berezia izango da Arditurrin igandean, Santa Barbara egunaren harira

Santa Barbara meatzarien zaindaria da; bisitak merkeagoak izango dira eta tren berdea, doan. Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak gogorarazi du: «Hilaren 4a Santa Barbara eguna da, meatzarien zaindariarena, alegia». Ospatzeko, Oiartzungo Ardi...

admin

Azoka arduratsua Saldise plazan

Kontsumo Arduratsuaren Azoka egin zuten larunbatean Saldise plazan. Bertan, herriko talde eta eragileek postuak jarri zituzten kontsumo neurtuarekin duten konpromisoaren berri emateko. Kanpoko eragileen postuak ere izan ziren. 2.000 poltsa berrerabilga...

admin

Seaskaren alde, musika

Elorsoro kiroldegia bete egin zen larunbatean Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System taldeen kontzertuan. Seaskaren aldeko saioa zen. Elkartasun emanaldia arrakastatsua izan zen.

admin

Helduentzako magia

Txan magoa, bat eta bakarra. Joan den ostiralean mago ezagunak helduentzako saioa egin zuen Antxoko Kamio tabernan. Zur eta lur utzi zituen ikusleak bere trikimailuekin.

admin

Banderak, Orbañanos eta festa

Hondarribia Arraun Elkarteak azken lau urteetan irabazitako 23 banderak bedeinkatu zituen larunbatean. Azaroa izan arren, arraun giroa pil-pilean izan zen. Gainera, Mikel Orbañanos talde nagusiaren entrenatzaileari urrezko intsignia eman zioten, elkar...

admin

Hilaren 3tik 6ra egingo dute Expomarket Ficoban, eguberriei begira

Expomarket azokarekin, Eguberrietako aldia zabalduko du asteburu honetan Irungo Ficoba erakustazokak (Gipuzkoa). Sektore anitz biltzen dituen azoka da Expomarket —lehen Euskal Kostaldeko Azokari zena—. Antolatzaileen ustez aniztasunak erakartzen ditu bisitariak; iaz, 21.000 bisitari jaso zituen azokak. Aurten, hirurogeita bost erakusmahaitik gora jarriko dituzte; eta, besteak beste, modaren, kosmetikaren, etxebizitzaren eta dekorazioaren, gastronomiaren eta zerbitzuen inguruko gaiak izango dira erosleen eskura. Aurten, gainera, berritasunen artean, igerilekuak daude. Haurrentzako pugarriak izango dira eta hainbat erakusketarik jokoak prestatuko dituzte haien erakusmahaietan. Sarreraren salneurria, iaz bezala, bi eurokoa izango da. Gainera, astelehenean doan izango da azokarako sarrera. Eskulangileen erakustokia Expomarket azokaren barruan, toki berezia egin nahi izan diete Gipuzkoako eskulangileei. Lehen pabiloian, Artisautzaren II. Erakustokia jarriko dute, Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak bultzatuta. Herrialdeko 26 eskulangile bilduko dira, ia jarduera guztietakoak: egurra zizelkatzea, egurrezko jostailuak, koadernatzea… Gainera, haien lana bertatik bertara ikusteko aukera egongo da; egunero, 12:00etatik 13:00etara, eta 17:30etik 19:00etara erakusketa-tailerrak eskainiko dituzte. Hilaren 3an artilearen eguna izango da; 4an, beiraren eguna; 5ean, birziklatzearen eguna; eta 6an, argiztatze eta kaligrafiaren eguna. Eskulangileen erakusketak Expomarket azokaren ordutegi berbera izango du, 11:00etatik 20:00etara.

admin
Gehiago