Le Mans-en irabazita bukatu du Ander Vilariñok denboraldia
Ander Vilariño hondarribiarrak FIA Racecar Euroseries denboraldia ezin hobe bukatu du, Le mans-en lasterketa irabazita. Pole position-a eskuratzea lortu zuen lasterketaren aurreko egunean, eta lehen postuan atera zen igandean. Postuari etekina atera z...
Ander Vilariño hondarribiarrak FIA Racecar Euroseries denboraldia ezin hobe bukatu du, Le mans-en lasterketa irabazita. Pole position-a eskuratzea lortu zuen lasterketaren aurreko egunean, eta lehen postuan atera zen igandean. Postuari etekina atera zion Vilariñok eta lehenengoa izan zen helmuga zeharkatzen. Horrela, Nascar europea txapelketako hirugarren postuan bukatu du hondarribiarrak.

