Hitz gezidunak egiten iaioena dela erakutsi du Ainhoa Arregi bilbotarrak

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen Luma denborapasa aldizkariak antolatutako Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Hogeita zazpi lagun lehiatu ziren Irungo Ola sagardotegian, orain arteko ekitaldi jendetsuenean. Txapeldunak ezustekoa hartu zuela esan zuen. Hitz gurutzatuak eta, oro har, hizkuntzarekin loturiko jokoak “biziki gustukoak” dituela onartu zuen. Bere atzetik Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasatearra sailkatu ziren. Beraiek jokatu zuten finala, Arregirekin. Antolatzaileen esanetan giro ederra bizi izan zuten Olan. Lehiaketaren ostean antolatzaileek eta parte hartzaileek bapo bazkaldu zuten Olaberria auzoko jatetxean.

Hitz Gurutzatuen E.H. Txapelketa

Inoizko ekitaldirik partehartzaileena izan da

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen Luma denborapasa aldizkariak antolatutako Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Hogeita zazpi lagun lehiatu ziren Irungo Ola sagardotegian, orain arteko ekitaldi jendetsuenean. Txapeldunak ezustekoa hartu zuela esan zuen. Hitz gurutzatuak eta, oro har, hizkuntzarekin loturiko jokoak “biziki gustukoak” dituela onartu zuen.

Bere atzetik Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasatearra sailkatu ziren. Beraiek jokatu zuten finala, Arregirekin.

Antolatzaileen esanetan giro ederra bizi izan zuten Olan. Lehiaketaren ostean antolatzaileek eta parte hartzaileek bapo bazkaldu zuten Olaberria auzoko jatetxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.