Beti Ona mailaz igotzeko borrokan
Denboraldian zehar gauzak asko alda daitezkeen arren, Beti Ona mailaz igotzeko borrokan sartu da. Asteburuan lehia zaila zeukan etxetik kanpo Ostadar liderraren kontra, eta azkenean, 1-3 gailentzea lortu zuen. Hiru puntuei esker, sailkapenean postu bat...
Denboraldian zehar gauzak asko alda daitezkeen arren, Beti Ona mailaz igotzeko borrokan sartu da. Asteburuan lehia zaila zeukan etxetik kanpo Ostadar liderraren kontra, eta azkenean, 1-3 gailentzea lortu zuen. Hiru puntuei esker, sailkapenean postu bat egin du gora, eta bigarren tokian jarri da, liderrarengandik bi puntura.
Touringek ekarri ditu albiste txarrak: etxean 0-1 galdu zuen Astigarragako Mundarro taldearen kontra, eta hiru puntu horiekin lider jarri da Astigarragako taldea. Touring, berriz, bederatzigarren tokian dago zazpi punturekin.

