Mikel Markezek disko berria aurkeztu du, bederatzigarrena
40 urte betetzearekin batera esku artean lan berri bat duela dator Mikel Markez errenteriarra. Gaur aurkeztu du azken lana, bederatzigarrena, Donostian: Hiri hartan izan zen. 11 abestiz osatutako diskoa da, eta hainbat kolaboratzaile izan ditu zenbait ...
40 urte betetzearekin batera esku artean lan berri bat duela dator Mikel Markez errenteriarra. Gaur aurkeztu du azken lana, bederatzigarrena, Donostian: Hiri hartan izan zen. 11 abestiz osatutako diskoa da, eta hainbat kolaboratzaile izan ditu zenbait abestitan Uxue Alberdik, Eñaut Elorrietak, Erramun Martikorenak eta 16 urteko neska zarauztar batek, Eneritz Aulestiak, abestu baitute Markezekin batera. Bertso musikatuak eta poema musikatuak ere ageri dira, Markezek berak, Jokin Sorozabalek, Beñat Sarasolak eta Pako Aristik idatzitakoak.
Latinoamerikaren eragina ere nabaria da diskoan: Haizea zu zara Silvio Rodriguezen El viento eres tú abestia da euskararatuta, Hotza eta bikote zintzoa, berriz, Mario Benedettiren poema bat da, eta bada abesti bat ere Buenos Airesko euria deitzen dena.
Hain zuzen, azaroaren 20an aurkeztuko du azken lana Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egingo den jaialdian. Emanaldi berean Erramun Martikorenaren lan berria entzuteko aukera ere izango da.
Astearteko Hitza-n Markezi egindako elkarrizketa argitaratuko dute.