Albisteak

Hilaren 6an eta 8an ez dute altzaririk bilduko

Jai egunak izango dira hilaren 6 eta 8a (asteartea eta osteguna) eta udalak jakinarazi duenez, bi egun horietan ez dituzte altzariak eta tresnak bilduko.

admin

Goizeko saio arrakastatsuaren ondoren arratsaldeko Mintzodromora joateko deitu dute

Laurogei lagun elkartu dira gaur goizean Irungo hiru euskaltegiek, Irun Iruten eta Betti Gotti elkarteek, Udaleko Euskara arloak eta Mendibil Merkataritza Guneak antolatutako Mintzodromoan. Antolatzaileek arratsaldeko saiora joateko animatu dute jendea...

admin

Euskararen Eguna ospatzen ari dira Haurtzaro Ikastolan

Egitarau luze bezain zabala prestatu dute aurten ikastolan Euskararen Eguneraren harira. Aste guztian zehar izan dituzte ekimenak. Eta berez, Euskararen Eguna bihar bada ere, gaur ospatuko dute ikastolan. Izan ere, ikastolako klaustroak erabaki zuen gaur jai eguna ez izatea, elkarrekin ospatzeko festa eguna baizik. Haur Hezkuntzan, goizetik, astean zehar prestatutako opariak eskainiko dizkiote Argitxo iratxoari, euskararen zaintzaile maitagarriari. Eskuttun elkateko kideek gonbidapena eta gutuna eramango dituzte gelaz gela, eta aurtengo euskararen aldeko pregoia irakurriko dute. Arratsaldeko aurreneko orduan, Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute ikastolako areto nagusian. Bertan Argitxok ere opariak banatuko dizkiei haurrei. Lehen Hezkuntzan, Eskuttun elkartekoak pasatuko dira gelaz gela pregoia irakurtzera eta Argitxoren eskutitza ere eramango dute. Jarraian, gela bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa idatziko du. Ondoren, geletako konpromiso guztiak bateratu, eta mailakoa osatuko dute, ekitaldi nagusian irakurtzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan bezalaxe, Eskuttunekoek pregoia irakurriko dute, eta konpromisoak hartuko dituzte gelaka, ondoren, bateratu eta etapakoa osatzeko. Era berean, 3. eta 4. mailako ikasleek motibazio saioak izango dituzte, beren artean euskararen erabilera sustazeko. 15:30ak aldera frontoian elkartuko dira guztiak, ekitaldi nagusian parte hartzeko. Bertan, goizean idatzitako konpromiso guztiak irakurriko dituzte banan-banan, eta amaitzeko, maila bakoitzak bera abestia kantatuko du. HHkoek Euskal haurrak, 1.mailakoek Urtxintxa abestuko dute, 2.goek Loretxoa, 3.mailakoek [...]

admin

Emakumeen, presoen eta euskararen gaineko mozioak onartu ditu udalak

Pentsioen gainekoa ez du onartu, «beste eremu batekoa delako»; Euskararen plan berria aurrera atera da.  Hereneguno udalbatzarrean, lau mozio aztertu zituzten Udalbatzako kideek, eta hiru atera ziren aurrera. Lehenengo, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruzkoa onartu zuten zinegotziek aho batez (Bilduko zazpi zinegotzi zeuden udalbatzarrean, eta EAJko biak). Herriko emakume taldeek lana goraipatu, eta bere egin zuen Udalbatzak. Horrez gain, Miren Irigoien zinegotziak zehaztu zuen, protokolo bat prestatzen ari direla erasoak gertatzen diren kasuetarako, eta hezkuntzan ere indarrak jarriko dituztela, «gazteen artean jarrera horiek errepikatzen direlako». Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa zen bigarrena. Hilaren 16an baraualdia egingo dute Oiartzungo hautetsiek presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestazioarekin ere bat egin du udalak. Bilduren bozkekin atera zen aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen. Aitor Santxezek beste testu bat irakurri zuen, abstentzioaren zergatia azaltzeko. Onartutako hirugarren Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa zen. Zinegotzi guztiek bozkatu zuten alde. Irati Etxebeste ziengotziak zehaztu zuenez, euskaraz bizi ahal izateko jarraituko du udalak lanean: «Euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EAJk beste testu bat irakurri zuen. Mozio bat ez zuen onartu Udalbatzak, Bilduren kontrako botoekin: pentsioak izoztearen gainean aurkeztutakoa. Espainiako Gobernuari pentsioak ez izozteko eskatzen zuen mozioak, eta kontrako bozkaren zergatia azaldu zuen Aiora Perez de [...]

admin

Eskola kirola, biharko partidak

7. Jardunaldia Abenduak 3

admin

300.000 euro banatu ditu Mamuteko loteria saltzaileak

Atzoko Espainiako Loteriaren zozketaren lehenengo saria (69.338 zenbakia) Oiartzunen saldu zuten, Mamuteko loteria dendan. Zehazki, serie bat saldu —hamar txartel— zuten denda horretan. Saria 300.000 eurokoa da guztira.

admin

Bergararen kontra jokatuko du bihar Pasaiak

Bergara taldea hartuko du Pasaiak, bihar, Don Boscon, 16:30etik aurrera. Zuri-gorriak dira faborito, baina hala ere, gogor lehiatu beharko dute sailkapenaren goialdeari eutsi nahi badiote. Trintxerpek, berriz, partida dezente zailagoa du. Kanpoan jokat...

admin

Euskal Kantu Txapelketaren laugarren ekitaldia eginen dute igandean

2006, 2007 eta 2009ko edizioen arrakastaren ondotik, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak Euskal Kantu Txapelketa antolatuko du aurten laugarren aldiz, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eskolako haurtzaindegiekin elkarlanean. Etzi izanen da, ig...

admin

Euskararen aldeko Mintzodromoa antolatuko dute gaur

Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela probestuta Udalak, Irungo hiru euskaltegiek (AEK, Herri Jakintza eta Udal Euskaltegia), Betti Gotti eta Irun Iruten Euskara elkarteek eta Mendibil Merkataritza Guneak indarrak batu dituzte gaur egingo den Mintzodromorako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, mahai baten inguruan, kafetxo bat hartzeko behar den denboran. Parte hartzaile bakoitzak 15na minutuko hiru txanda egingo ditu; horrela, 45 minutuetan, 9 lagun ezberdinekin elkartuko da, euskaraz egiteko. Udaleko Euskara arloak ordainduko ditu Mintzodromoan eskatuko diren kafeak. Mendibilen goizez eta arratsaldez burutuko den ekimena da Mintzodromoa, eta hirian ezagunak eta euskarekin eta kulturarekin harremana duten hainbat pertsonek bat egin dute ekimenarekin, baita alkateak eta zenbait zinegotzik ere. Parte hartu nahi duenak 943 50 51 52 telefono zenbakira deitu behar du, izena emateko. Irunen ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan antolatuko dituzte Mintzodromoak: Lasarte-Orian, Tolosa, Donostian, Urretxun, Eibarren eta Zumarragan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimena da. Mintzodromoa Mendibil Merkataritza Guneko kafetegian izango da, 10:00etatik 11:00etara, eta 18:00etatik 19:00etara. Haurrentzako ekitaldiak arratsaldean Mintzodromoaz gain euskararen inguruko ekitaldi gehiago antolatu dituzte gaurko, arratsalderako, Zabaltza plazan. 17:30etik aurrera Haur Parkea muntatuko dute: puzgarriak, euskal mitologiari buruzko Kamishibai tailerrak eta txotxongiloak antolatuko dituzte, eta, festa amaitzeko, txikienentzako diskodantza egingo dute, 18:30ean. dituzte.  

admin

Bularreko minbiziaren aurkako kanpaina martxan jarri du Klink elkarteak

Klink elkarteak “Kontsumo solidarioa” bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute. Gainera, hilaren hamarrean Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan. 1.010 euro azaroan Klink elkarteak Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin duen “Zorioneko saltoak eman” kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak eman zituen iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman, eta behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.

admin

Otsailean izena emanda, kuota doan kirol guneetan

Errenteriako udal kirol instalazioetan otsailean izena emango duenak, ez du otsailari dagokion kuotarik ordaindu beharko. Serviocio instalazioak kudeatzen dituen enpresak egin du eskaintza, eta hilaren 1etik 29ra arte egongo da martxan. Informazioa Gal...

admin

Lezo-Gaintxurizketara joango dira erretiratuak

Erretiratuen elkarteek irteera bat antolatu dute larunbaterako: Lezo-Gaintxurizketa ingurua bisitatzera joango dira. Topoz joango dira hara, eta 08:50ean bilduko dira, Euskotrenen geltokian, Errenterian. Erretiratu guztiak animatu dituzte txangoan part...

admin

Herriko zazpi ludoteketan izena emateko epea zabalik dago

Errenteriako udal ludoteketako arduradunek, 2012. urterako matrikula epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Aurten, 2000. eta 2006. urte artean jaiotako haurrek eman dezakete izena. Urtean zehar, askotariko ekintzak egiten dituzte ludoteketan haurrek. &...

admin

19 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekidea jo duelakoan

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du bart gauean emakume bat (bikotea) jotzea egotzita, jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Gaineratu duenez, 04:00ak aldera gertatu da erasoa, eta abisua jaso dute ertzainek. Ustezko biktima osasun zentro batean ar...

admin

Eresbilek 2.800 dokumentu berri bildu ditu

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa 210.000 dokumenturaino heltzar dago, joan den urtean bildutako 2.879 dokumentu berriei esker. Horietatik, 99.979 ikus-entzunezkoak dira; 76.146 partiturak; 17.200 liburu, aldizkari eta mikroformak; eta 15.722, eskutitzak, argazkiak eta kartelak. Gaur goizean eman du Eresbileko zuzendaria Jon Baguesek 2011 urteko datuen berri. Jasotako materialaren artean, Luchy mancisidor pedagogoak, Nekane Lasarte zuzendariak eta Mª Lourdes Goiti de Verkos biolontxelo jotzaileak dohaintza moduan emandakoak aipatu ditu Baguesek. Halaber, Zezilio Pagoagaren obren kopiak jaso dituzte Aintzane Basterretxearen lankidetzari esker. Erositako materialaren artean berriz, “Musica Britannica” bilduma nabarmendu du Eresbileko zuzendariak. 91 liburuz osatutako bilduma horrek, XVI. eta XIX. mende arteko musikagile britainiar aipagarrienen historia eta lanak biltzen ditu.  

admin

‘Karrikan’-en ondorengoa: ‘Out/in’

Kukai dantza konpainiak Out/in lan berria aurkeztu du gaur Errenteria Hiria Kulturgunean. Igandean izango da estreinaldi ofiziala toki berean (19:30ean). Jon Maiak kideak azaldu duenez, iazko maiatzean aurkeztu zuten Karrikan proiektutik abiatuta jarr...

admin

Punk gogorra eta trasha Mogambon, gaur zortzi

Mogambo, Azkuene kaleko musika aretoak doinu gogorren maitaleentzako gaualdi bat prestatu du datorren asteazkenerako, hilaren 15erako, 20:30etik aurrera. Mallorcako (Herrialde Katalanak) Mostros ariko da; muturreko punk rocka egiten dute eta Crop circl...

admin

Donibanek puntu bat lortu du Urola Laztiren aurkako partidan

Donibane eskubaloi taldeak berdinketa lortu zuen Urola Laztiren aurka, Lurraldeko Lehen Mailako hamalaugarren jardunaldiari zegokion partidan (23-23). Azken segundoan Cristian atezainak zazpi metroko jaurtiketa gelditu zuen. Partida oso berdindua izan ...

admin

Errenteria Garatuzi 1,2 milioiko abala onartzea eztabaidatuko dute etzi

Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du etzi, 08:30ean, eta gai bakarra izango du eztabaidatzeko: Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 milioi euroko bermea onartzea.

admin

‘Jantzi aldaketa’ izango da aurtengo Inauterien irudia

Jose Manuel Esnal Urdanpilleta da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Jantzi aldaketa izena du bere lanak, eta denetara 28 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu direnak. Lanak hilaren 13tik 26ra jarriko dituzte ikusgai Zuloaga Etxea...

admin
Gehiago