Punk gogorra eta trasha Mogambon, gaur zortzi
Mogambo, Azkuene kaleko musika aretoak doinu gogorren maitaleentzako gaualdi bat prestatu du datorren asteazkenerako, hilaren 15erako, 20:30etik aurrera. Mallorcako (Herrialde Katalanak) Mostros ariko da; muturreko punk rocka egiten dute eta Crop circl...
Mogambo, Azkuene kaleko musika aretoak doinu gogorren maitaleentzako gaualdi bat prestatu du datorren asteazkenerako, hilaren 15erako, 20:30etik aurrera. Mallorcako (Herrialde Katalanak) Mostros ariko da; muturreko punk rocka egiten dute eta Crop circle blues diskoa aurkeztera datoz. Talde gonbidatu bezala Humilitate trash hardcore taldea ariko da; musikari zarauztarrek osatzen dute taldea, eta AEBtik etorri berriak dira, bira egitetik.

