Donibanek puntu bat lortu du Urola Laztiren aurkako partidan

Donibane eskubaloi taldeak berdinketa lortu zuen Urola Laztiren aurka, Lurraldeko Lehen Mailako hamalaugarren jardunaldiari zegokion partidan (23-23). Azken segundoan Cristian atezainak zazpi metroko jaurtiketa gelditu zuen. Partida oso berdindua izan ...

Donibane eskubaloi taldeak berdinketa lortu zuen Urola Laztiren aurka, Lurraldeko Lehen Mailako hamalaugarren jardunaldiari zegokion partidan (23-23). Azken segundoan Cristian atezainak zazpi metroko jaurtiketa gelditu zuen. Partida oso berdindua izan zen, eta ez etxekoek ezta Zumarragakoek ez zuten errenta handirik lortu; handiena kanpokoen aldekoa izan zen, hiru golekoa, bigarren zatian. Baina sanjuandarrek defentsa gogortu eta berdinketa lortu zuten.

Lortutako puntuarekin eta azken asteetan erakutsitako mailarekin “bigarren itzulian bolada on bat hartu eta jaitsiera postuetatik atera” ahal izango dutela uste dute sanjuandarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.