Bularreko minbiziaren aurkako kanpaina martxan jarri du Klink elkarteak

Klink elkarteak “Kontsumo solidarioa” bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute. Gainera, hilaren hamarrean Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan. 1.010 euro azaroan Klink elkarteak Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin duen “Zorioneko saltoak eman” kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak eman zituen iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman, eta behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.

Klink elkarteak “Kontsumo solidarioa” bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute.

Gainera, hilaren hamarrean Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan.

1.010 euro azaroan
Klink elkarteak Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin duen “Zorioneko saltoak eman” kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak eman zituen iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman, eta behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.

2.010 euro jaso ditu Caritasek.

2.010 euro jaso ditu Caritasek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.