2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Datorren urteko aurrekontuen zirriborroa herritarrekin osatzen ari udalak: «Auzoetan, azalpen orokorrez gain, auzo bizitza indartzeko neurriak hartzeko proposamenak jaso nahi dira eta 2012an auzolanean proiektuak garatzeko egongo den partidaren berri ...

Allerru-Jaizkibelek Azpeitian jokatuko du etzi arratsaldean, 16:45etik aurrera, bertako kiroldegian. Allerru-Jaizkibelek garaipena eskuratu nahi du sailkapeneko azkeneko postuan dagoen taldearen kontra. Horrela, goiko postuetara begira jarri nahi dute, hiru puntuak eskuratuta. Zortzi partidaren ondoren hamar puntu eskuratu dituzte lezoarrek. Sailkapeneko zortzigarren postuan daude, liderrarengandik 11 puntura. Lezoko gizonen gainontzeko taldeek atsedenaldia izango dute asteburu honetan. Emakumeen futbol taldeak, aldiz, Mariño liderra jasoko du etzi arratsaldean Plazetan.

Azaroko udalbatzarra azkar joan zen. Herenegun arratsaldean, ordubete nahikoa izan zuten zinegotziek mahai gainean zuten zazpi puntuko gai ordena aztertzeko. Horietatik, bi mozio zituzten eztabaidatzeko. Bata, Errenteriako Ezkerrak proposatutako pentsiodunen eta erretiratuen erosahalmenari buruzkoa, eta bestea, Bilduk hipotekak ezin ordainduta kaleratzen dituztenei buruz aurkeztutakoa. Batak zein besteak argi berdea ikusi zuten. Pentsiodunen gainekoa, Errenteriako Ezkerrarekin batera, PSE-EEk eta EAJk babestu zuten. Bildu eta PP, berriz, abstenitu egin ziren. Bilduk aurkeztutako mozioaren kasuan, koalizioaz gain, PSE-EE eta Errenteriako Ezkerrak ere aldeko botoa eman zuten, eta EAJ eta PP abstenitu egin ziren. Pentsioen mozioa CCOOren ekimen batetik dator. Errenteriako Ezkerraren arabera, puntu batzuetan ados ez egon arren, funtsean bat egiten dute, eta hori izan da aurkezteko arrazoia. Bertan, Espainiako Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakiaren aurrean, gobernu berriari Toledoko Itunari eusteko eskatzen zaio, pentsiodun eta erretiratuek erosahalmena berreskura dezaten. Udal taldeek, oro har, arazoa onartu zuten, baina Bilduk eta PPk ez zuten babestu: Bilduk Euskal Herriak erabakitzeko marko propioa behar duela argudiatuta, eta PPk udalak horretarako eskumenik ez duela arrazoituta. Bilduren mozioak ere alderdi guztien kontsentsua lortu zuen funtsean dagoen arazoan, baina aurreko mozioarekin bezala, PPk erabakitzeko ahalmenari begiratu zion, eta oraingoan ere udalak ezin duela ezer egin esan zuen. Mozio horretan Espainiako [...]

Atzo egin zuten azaroari zegokion ohiko udalbatzarra. Bederatzi zinegotzi izan ziren udaletxeko areto nagusian: Bilduko zazpi eta EAJko bi. Beste hainbat gairen artean, hiru mozio onartu zituzten (pentsioei buruzko bestea —behean— ez zuten onartu)....

Irun Rugby Taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Plaiaundin, Iruñeko La Unica taldearen kontra (66-5). Markagailuak alde handia erakutsi zuen arren, bigarren zatira arte ez zen lehia erabaki. Datorren partida bi aste barru jokatuko dut...

Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatuta, Irun Hiria XLIII. Krossa egingo dute heldu den igandean Txingudi ikastolaren kanpoaldean. 10:00etatik 14:00ak arte, hamahiru lasterketa egingo dituzte, maila guztietakoak.

Clownic antzerki taldeak Ticket antzezlana taularatuko du igandean Amaia KZn. Sarrera orokorrak 12 euro balio du, eta 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txartela dutenentzat 8,40 euro. Ohiko lekuetan salgai daude: Servikutxa eta Telekutxan, irun.org eta...

Jaime Fernandez Blancoren argazkiak biltzen dituen 1891-1953. Un punto de vista. Una visión de la ciudad goiburuko erakusketa abenduaren 31a arte luzatu dute. Azaroaren 2an inauguratu zuten, eta, Ikust Alaiako arduradunen esanetan “oso arrakasta...

Irungo Argazkilaritza Elkarteak (AFI-IAE) antolariko Irun Hiria Sariko lana hautatuen erakusketa hilaren 11a arte bisitatu daiteke Amaia Kultur Zentroan. Hilaren 6, 7 eta 8an irekitze ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da.

Antxotarrok Historia Mintegiak Antxoko musikariak izeneko erakusketa zabaldu du Kultur Etxean. Pasaiako barrutiko historiaren zati bat musikarien argazkiekin laburbildu dute.

Obenasaren aurka jokatuko du gaur Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian, arratseko zortzietatik aurrera. Iragan asteburuko partida Perfumerias Avenidaren aurka 71-61 galduta, jaitsiera postuetan dira bidasoarrak, 21 punturekin, eta ligako hemezortz...

Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak igandetan ere ateak zabalik izango ditu, ohiko ordutegia zabaldu dutelako. Hala, uztailaren 31ra arte, astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:30etara irekiko dute, proba gisa. Horrela, bulego, kaf...

Minbiziarekin aurrez-aurre hitzaldia emango du Jose Antonio Alberro Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaileak, bihar, El Pilar ikastetxean. Interesatuak Minbiziaren Aurkako Elkartearen (ACC) egoitzak ahal dituzte jaso gonbidapenak, Foru kaleko 4. zenbakiko, 1. ezkerrean.

Inauterietako konpartsen bilera izango da bihar, Urdanibia plazako Kultur eta Kirol bilera aretoan. Inauterietako desfilerako ordena zein izango den erabakitzeko zozketa egingo dute.

Hendaiako Ensemble C Tout taldeak Noces de sang antzezlana emango du datorren hilaren 17an eta 18an (ostirala eta larunbata dira) Mendi Zolan kulturgunean. 17ko emanaldian ikusleek borondatea eman behar dute saiora sartu ahal izateko. Bildutako dirua B...

Puente Genil taldearen etxean aritu zen Bidasoa eskubaloi taldea asteburuan. 25-20ko emaitzarekin iritsi zen partida bukaerara. Irundarrak ondo hasi arren, baina lehen zatiaren azken hamar minutuetan partidatik kanpo gelditu ziren. Irungo Gaztiak bere ...

Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute. Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buru...

Errenteriako Berdintasun Kontseilua puntu lilak banatzen hasi da herriko denda, jatetxe, ile-apaindegi, taberna eta komertzio guztietan. Ostiralean bidali zituzten eskutitzak komertzio guztietara, eta aste honetan zehar hasiko dira emakumeenganako indarkeria gaitzesteko puntu lilak euren establezimenduen atarian jartzen. Errenkoalde merkataritza elkartea ere dagoeneko batzuk banatzen hasi dela jakinarazi du kontseiluak. Hain zuzen, emakumeen kontrako indarkeriak “kezkatzen” du Berdintasun Kontseilua, eta horren aurrean “zerbait” egitearren erabaki du pauso hori ematea. Izan ere, “emakumeenganako harreman oldarkor eta bortitz horrekin amaitzeko” ezinbestekotzat jo du herriak “indarkeria hori salatu eta bere konpromisoa eskaintzea aurrerantzean horrelako indarkeriarik eman ez dadin”. 2008ko abenduan Agustinetan hil zuten Clara Rangel Romeroren hilketaren auziak ere eragin du erabaki horretan: “Bere bikotekidea hurrengo hilabeteetan epaituko dute, eta herri honetan horrelako gertaerarik ez dugula onartzen ozen eta aho batez adierazi behar dugu”. Ildo horretatik, Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak jakinarazi du oraindik ezer erabakita ez dagoen arren, udala aztertzen ari dela akusazio partikular gisa aurkeztea. Aukera badago “prest” egongo dela adierazi du. Isilpeko indarkeria Berdintasun Kontseiluak gogorarazi du emakumeen hilketa gehien nabarmentzen den arazo soziala baldin bada ere, “egunero isilpean indarkeria jasaten duten emakume asko” daudela Errenteria-Oreretan. Establezimendu guztiei eskatu die euren atarietan puntu lila jartzeko. Espero dute datozen egunetan emakumeenganako indarkeriaren [...]

Gaur goizean aurkeztu dituzte udaletxeko areto nagusian. Bertan izan dira Asier Legorburu Kultura zinegotzia, eta Ihote Taldeko hainbat kide.

Literatur solasaldiak egingo dituzte Xenpelar Etxean gaur eta bihar. Gaur, 19:00etatik 21:00etara, Lluis Maria Tordo idazlearen El mal francés liburuaren gainean ariko dira, Jose Luis Canchok koordinatuta. Bihar, berriz, ordu eta leku berean, Karmele ...