Herriko zazpi ludoteketan izena emateko epea zabalik dago

Errenteriako udal ludoteketako arduradunek, 2012. urterako matrikula epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Aurten, 2000. eta 2006. urte artean jaiotako haurrek eman dezakete izena. Urtean zehar, askotariko ekintzak egiten dituzte ludoteketan haurrek. &...

Errenteriako udal ludoteketako arduradunek, 2012. urterako matrikula epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Aurten, 2000. eta 2006. urte artean jaiotako haurrek eman dezakete izena.
Urtean zehar, askotariko ekintzak egiten dituzte ludoteketan haurrek. “Besteak beste, jokuak, tailerrak, irteerak, eta antzerkia”, azaldu dute arduradunek. Ongi pasatzeaz gain, haurrek gauza asko ikasten dituztela eta lagun berriak egiten dituztela gaineratu dute.

Guztira, zazpi ludoteka daude herriko beste hainbeste auzotan banatuta: Gabierrota, Markola, Agustinak, Alaberga, Erdialdea, Beraun eta Kaputxinoak. Ordutegiari dagokionean, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era izaten dira zabalik.

Urtebeterako matrikula egiten duten haurrek 40 euro ordaindu beharko dituzte. Hiruhileko matrikula egiten dutenek, berriz, 20 euro. Arduradunek zehaztu dutenez, familia ugariek %50eko beherapena izango dute, eta %20koa bi anai-arrebak batera izena ematen badute. Izena emateko, berriz, edozein ludotekatik pasatu daitezke interesdunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.